|
Egun, lurralde eredua ezbaian dago, eta Nafarroa, eztabaida bizi
eta sakon horretatik kanpo geratzen ari da. Nafarroa desagertzen
ari da Estatuaren osaera berri horretatik, eta gisa horretan, ezin
izanen dugu gure etorkizuna erabaki. Bide horretatik segituz gero,
ezinezkoa izanen zaigu, nafar guztien eskubide historikoak, era
positiboan defendatzea, ezinezkoa izanen zaigu, egun ditugun eskuduntzak
defendatzea, eta ezinezkoa, halaber, autogobernuan sakontzea. Konparazio
batera, hor dugu, Herriek Europako Batasunean parte hartzearen gaia.
Egoera berri horren aurrean, UPNk egin duen proposamen bakarra,
Laugarren Xedapen Iragankorra ezabatzea izan da; gainera PSNk, lotsagabeki,
bat egin du proposamen horrekin. Xedapen horrek, Nafarroako gizarteak,
Erkidegoarekin harremanak erabakitzeko duen eskubidea biltzen du.
Hori ere ezabatu nahi dute. UPN-CDN-PSNk Nafarroarako duten
proiektua, proiektu hila da. Etorkizunari bizkarra ematen dion
proiektua. Ez dira gai, ondoko komunitateekin hitz egin eta akordioetara
heltzeko. Ez dira Nafarroako hiritarrez fido, hitza ukatzen digute,
erabakitzeko eskubidea ukatzen digute.
Eskubide politikoen eremuan, inork ez dio Nafarroari ezer oparituko.
Aipatutako alderdiek, oraindik ere, markoa agortatuta dagoela
onartuta ere, erabateko inmobilismoa mantentzen dute. Errealitate
honen aurrean agerian da UPN eta PSN urduri daudela, izan ere,
gure gizartea, gero eta maizago, gero eta ozenago, eskaera bat
ari da plazaratzen, hau da, nafar hiritarrok dugu etorkizuna erabakitzeko
eskubidea.
Eskaera honi, Nafarroa Baik, gure gizartearen aniztasuna errespetatzearena
eransten dio. Gertaera hori sekularra da, mendeetakoa da, eta
batez ere, oinarri demokratikoa da, gure gizartearen aberasgarri
dena. Gure errealitatea elebiduna da, eta kultural, geografiko
eta politikoki aniztasuna dugu ezaugarri. Aniztasunarena Nafarroako
berezko ezaugarria da, eta, gisa horretan, ezagutu, onartu eta
bultzatu behar da.
Nafarroa Bairen irudikoz, Nafarroako etorkizunari dagokion gaian,
une
erabakiorra bizitzen ari gara, eta hori dela eta, Nafarroa Bai
koalizioak, Nafarroako hiritarrak deitu nahi ditu, denon eskubideak
defendatu eta erdiestea denon lana baita:
|