Diputatuen Kongresuko jardun parlamentarioa

Osoko bilkurez gain, Diputatuen Kongresuan batzorde parlamentarioak daude, osoko bilkuran hartzen diren erabakiak prestatzeko edo zenbait kasutan hori ordezkatzeko organoak alegia.

NAFARROA BAIk Beheko Ganberan duen ordezkaria, Uxue Barkos, Talde Parlamentario Mistoaren bozeramailea da Diputatuen Kongresuko Batzorde Iraunkorretako hirutan: Defentsa, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza eta Lana eta Gizarte Arazoak. Azken horren barnean, Uxue Barkos Talde Parlamentario Mistoko txostengilea da Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko Lege Organikoaren Proiektuaren tramitazioan.

Bestalde, Uxue Barkos bozeramaile adjuntua da batzorde hauetan:

 
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura
  RTVEren Kontrol Parlamentarioa
  Industria, Merkataritza eta Turismoa
  Barne Politika

Diputatu nafarra, halaber, Kontu Auzitegiarekiko Harremanetarako Batzorde Mistoko kidea da.

Batzorde horiek maiatzaren hasieran eratu zituzten Beheko Ganberan, Kongresuko talde parlamentarioen ordezkapen proportzionalarekin, Ganberaren izapide parlamentarioak eta Legegilearen Bilkuretan aurreikusirikoak gauzatzeko.