Nafarroan bizi dugun egoera itogarria ikusita, manifestuak dei egiten die Nafarroako pertsona eta talde bizienei, NAFARROA BAIren alde irmotasunez joka dezaten, etorkizuneko esparrua eraikitzen hasteko, besteak beste ondoko xedeak gogoan hartuta: Nafarroa askotarikoa, merezimendua eta aitorpena, alor guztietan, euskal hizkuntza eta kulturarendako, bai eta euskaldun guztien eskubideendako ere.Giza-eskubideekiko konpromisoa eta arbuio erabatekoa herritarren eskubideak zangopilatzen dituzten portaera guztiei;ezezkoa ideiak legez kanpo jartzen edo jarduketa politikoak zigortzen dituzten legeei; ongizatearen estatuaren eta aukera berdintasunaren defentsa eta hedapena arlo guztietan; Nafarroako erabakimenaren defentsa; bultzada eta abiada Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekiko harremanei.  
     
Manifiestu osoa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen    
         
Manifestua sostengatzeko sinadurak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen.