|
Nafarroa
Bai lau alderdi politikoon elkartze ahaleginaren emaitza
da: Aralar, Eusko Alkartasuna, EAJ/PNV eta Batzarre. |
|
|
Nafarroa Bai
Nafarroako politikako garai berri baten hasieraren eta lan egiteko
era berri baten adierazle da. |
|
|
Nafarroa Baik
Madrilen Nafarroa osoa ordezkaturik egotea nahi du, batik bat Nafarroa
abertzalea, aurrerakoia eta ezkertiarra. |
|
|
Nafarroa Bairen
printzipioak giza eskubideak errespetatzea eta elkarrizketaren aldeko
apustua dira.
|
|
|
Nafarroa Bairen
helburuak dira, ordena honetan, bakea bilatzea, Nafarroako egungo
statusa berrikustea eta EAErekin eta Euskal Herriko gainerako lurraldeekin,
baita estatuarekin ere, izateko harreman berriak erabakitzeko eskubidearen
bermea. Azken finean, autodeterminazio eskubidea da jomuga. Nafarroa
Baik, halaber, Nafarroa aurrerakoi eta euskaltzaleak gizarte, ekonomia,
kanpo, hezkuntza eta kultur politiketan dituen eskubideak, interesak
eta ikuspuntuak defendatuko ditu Espainiako Gorteetan. |
|
|
Nafarroa Bairen
eginkizuna Nafarroa euskaldun eta aurrerakoiaren ahotsa izatea da. |
|
|
|
|