2008ko HAUTESKUNDE OROKORRAREN PROGRAMA

PROGRAMA: programa2008
 
 
NAFARROA BAIREN 2007KO HAUTESKUNDEEN HAUTESKUNDE PROGRAMA
 
Programa:
 
 
NAFARROA BAIREN 2004KO HAUTESKUNDE OROKORREN HAUTESKUNDE PROGRAMAREN LABURPENA
 
NAFARROA BAI eskatutako alternatiba berria eta berritzailea da, indar eta esfortzuen batuketa, Madrilgo Gorteetan azken urteotan ahotsik gabeko milaka nafar ordezkatu nahi dituena.

NAFARROA BAI Aralar, Eusko Alkartasuna, Euzko Alderdi Jeltzailea eta Batzarre alderdien arteko akordioaren emaitza da. Ibilbide eta kultura politiko ezberdinetako alderdiak izan arren, Nafarroaren gaurko egoera aldatzeko elkarrekin lan egiteko prest daude.

NAFARROA BAIk aurkezten duen hauteskunde programa, bistan da, ez da gobernurako programa baina NAFARROA BAIk, Kongresuan zein Senatuan aurrera eramanen diren politikak eta kudeaketa kontrolatzeko eginen duen jardunaren gakoak eskaintzen ditu.

 
 
Programa osoa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen:
 
1. OINARRIZKO HELBURU NAGUSIAK
     
 
Proiektu politikoa
 
Proiektu soziala
 
Baketzea
     
2. ARLOETAKO POLITIKAK
     
 
Enplegua.
 
Elkartasuna eta gizarte politika.
 
Politika fiskala eta finantzarioa.
 
Informazio gizartea.
 
Kultura eta Euskara.
 
Unibertsitatea.
 
Azpiegiturak eta garraioak.
 
Lurraldearen antolamendua, Hirigintza eta Etxebizitza.
 
Garapen iraunkorra eta Ingurumenaren babesa.
 
Nekazaritza eta Ohian arloa.
 
Osasuna.
 
Gizon-emakumeak: Aukera berdintasuna.
 
Justizia eta giza eskubideak.
 
Sistema demokratikoaren hobekuntza
     
3. NAFARROA ETA EUSKAL HERRIA EUROPAN ETA MUNDUAN
     
 
Europako Erakundeetan.
 
Bake, seguritate eta desarme politika.
 
Lankidetza, Elkartasun eta Garapenerako politika
 
 
1. OINARRIZKO HELBURU NAGUSIAK
   
NAFARROA BAIk konpromisoa hartzen du ondoko printzipioekin: giza eskubideak, inklusioa, elkarrizketa. Indarkeria, autoritarismo, bazterkeria edo ezarpenaren edozein adierazpena ez da bateragarria printzipio hauekin eta koalizio honek biziki errefusatuko ditu.

NAFARROA BAIk Nafarroa anitza, zabala, elebiduna, abertzalea, aurrerakoia, euskaltzalea, sozial eta solidarioa defendatzen du; bere eskubide historiko eta demokratikoak mantendu eta areagotzeko grina duen Nafarroa, elkarbizitzaren Nafarroa.

   
 
Proiektu politikoa.
  NAFARROA BAIk defendatuko ditu Nafarroaren berezko nortasuna eta izaera, bai eta herritarren eskubideak ere, besteak beste bere etorkizuna libro eta demokratikoki hautatzeko ahalmena.
 
 
Proiektu soziala.
  NAFARROA BAI borrokatuko da berdintasuna eta oinarrizko eskubideak defendatzeko, Osasun, Hezkuntza, Etxebizitza, Kultura, Lan, Baliabide eta Aisialdiaren arloetan; hauek murrizteko edo pribatizatzeko saioen aurka arituko da eta gazteek hezkuntza, etxebizitza, lan prekarioaren arloan dituzten arazoak konpontzeko polítika espezifikoak sostengatuko ditu. NAFARROA BAIk arreta berezia jarriko du lan eta gizarte arloetan, gure polítika soziala hobetzeko funtsezkoak direnak, nahiz eta Madrilgo Gobernuak transeferentziak blokeatuta dituen, gizarte segurantza, besteak beste.
 
 
Baketzea.
  NAFARROA BAIk defendatuko ditu giza eskubideen errespetua, salbuespenik gabe, indarkeriaren eta aurkakoaren kontrako erasoen amaiera, victimen eta presoen eskubideak, mehatxu eta torturen amaiera, adierazpen eta hautu politikoaren askatasuna.

NAFARROA BAIk ezinbestekotzat hartzen du Nafarroaren, bere erakundeen eta talde politikoen parte-hartzea indarkeriaren bukaerarako eta bakea bilatzeko prozesuan, eta gainerako alderdi politikoengandik inplikazio handiagoa eskatuko du. Nafarroa funtsezko osagaia da helburu hori lortzeko, nafarren borondatearen errespetua muga bakarra izanik, Foru Komunitate den aldetik duen gaurko egituraketa aldatze aldera.


 
2. ARLOETAKO POLITIKAK
   
 
Enplegua.
  NAFARROA BAIk aldarrikatuko ditu enplegurako politika aktiboak, lan harremanetarako esparru político berria, etengabeko formakuntza, lan ikuskaritza eta Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa. Era berean aldarrikatuko ditu prekarietatea ezabatzeko neurri legislatiboak, LGS areagotzea, lan istripuen aurkako plana eta aukera berdintasuna sustatzea. NAFARROA BAIk apostua eginen du aniztasun ekonomiko eta sozialaren alde , empresa txikien sustapena, proportzionaltasun irizpideetan oinarritutako zerga politika eta lan harremanetarako esparrua non langileen edozein sektore edo edozein sindikatu bazterturik geldituko ez den.
 
 
Elkartasuna eta gizarte politika.
  NAFARROA BAIk ondoko politikak sustatuko ditu: oinarrizko errenta ezartzekoak, etxebizitza duina eskuratzekoak, osasun lsguntza unibertsalaren eredua, kalitatezko hezkuntza publikoa, hirugarren adinaren zaintza duina, alargunen pentsioak LGSrekin parekatzea, etorkinen integraziorako planak, bikote homosexualen eskubideen berdintasuna, ijitoen komunitateak oraindik ere pairatzen duen gizarte-desabantailen murrizketa.
 
 
Politika fiskala eta finantzarioa.
  Autonomia fiskala bere osotasunean hartu behar da eta NAFARROA BAIk biziki garrantzizkotzat jotzen du Europako auzitegietan defentsarako eskubide zuzena gauzatzea gure politika fiskala eta finantzarioa ukitzen dituzten gai guztietan.
 
 
Informazio gizartea.
  Gure etorkizuna baldintzatuko du hurrengo hamarkadan Europako gainerako lurraldeekiko dugun atzerapenatik ateratzeko eginen dugun esfortzuak. Ez da ordenadoreak jartzea, gizarteak transizio hau bizkortzen laguntzea baizik. NAFARROA BAIk defendatuko du estrategia nafarra, sarean ohial ekonomikoa, hezkuntza eta cultura sistema eta I+G+B lanabesak lanean paratuko dituena.
 
 
Kultura eta Euskara.
  NAFARROA BAIk galdatuko du euskaren osoko inplementazioa Estauak Foru Komunitatean dituen zerbitzuetan, bai eta kultur aniztasunaren politika ere, Estatu espainiarreko hizkuntza eta kulturak defendatu, garatu eta sustatuko dituena.
 
 
Unibertsitatea.
  NAFARROA BAIk, 2001ean onetsitako Unibertsitateen Lege Organikoarekiko desadostasuna adierazteaz gainera, erreforma berria proposatuko du, unibertsitatearen autonomia ezta Nafarroako eskumenak mugatuko ez dituena.
 
 
Azpiegiturak eta garraioak.
  NAFARROA BAIk defendatzen du arlo-planifikazioa, dotazioak etorkizunari begira sorraraziko dituena, finantzazio arazoak konponduko dituena eta ingurumenaren iraunkortasunaren irizpideak kontuan hartuko dituena.
 
 
Lurraldearen antolamendua, Hirigintza eta Etxebizitza.
  NAFARROA BAIk estatu mailako arautze berri baten alde eginen du, bereziki zoru arloan, berezko legedia ahalbidetzeko eta gure administrazioen esku-hartzean eraginkortasuna areagotzeko, etxebizitza, jabetzan ala alokairuan, sustatzeko politika aktiboa abiatzeko.
 
 
Garapen iraunkorra eta Ingurumenaren babesa.
  NAFARROA BAIk garrantzizkotzat hartzen ditu Kyotoko protokoloa sustatu eta betetzea, politika hidráulico integralak bultzatzea, hondakinak behar bezala kudeatzea eta hiri zein lurralde politika iraunkorra martxan paratzea.
 
 
Nekazaritza eta Ohian arloa.
  NAFARROA BAIk proposatuko ditu: ingurumen eta ecología teknikak sustatzea kalitatezko produktuak lortze aldera; nekazari gazteendako laguntza politika erabat berria garatzea; politikak sindikatu eta nekazarien erakundeekin adostea; esne kuota handitzea, behinik behin kontsumo mailarekin parekatuz.
 
 
Osasuna.
  NAFARROA BAIk defendatuko ditu hiritarrendako kalitatezko osasun publikoa, bai eta lan osasunean eta arriskuei aurre egiteko benetako politikak ere. Pribatizazioaren kontra borrokatuko da.
 
 
Gizon-emakumeak: Aukera berdintasuna
  NAFARROA BAIk bultzatuko ditu emakumearen ordezkaritza niminoaren kontrako ekintzak, “lan bera, soldata bera” printzipioa aplikatzea proposatuko du, emakume enpresarioen sustapena, amatasunerako laguntzak, etxeko andreen lanaren aitortza, emakumearenganako bortizkeriaren aurkako borroka eta administrazio tresnak eta laguntza jurídico soziala indartzea.
 
 
Justizia eta giza eskubideak.
  NAFARROA BAIk aldarrikatzen du justiZia autonomoa, dezentralizatua, Nafarroakoa bertakoa, JustiZia Administrazioaren euskalduntzea barne. NAFARROA BAIk erreklamatuko du Nafarroako Foru Komunitateko espetxeetako premiazko transferentzia. Giza eskubideak bermatzeko, NAFARROA BAIk proposatuko du biktima guztien aitortza soziala eta, ahal den heinean, ordaina, presoen eskubideen aitortza; baketzean aurrera egitea, egia historikoaren argitasunaren bitartez, ETA, GAL eta giza eskubideak urratzen dituzten gainerako eragileei dagokienez.
 
 
Sistema demokratikoaren hobekuntza
  Sistema demokratikoa zabalago eta parte-hartzaileagoa egiteko, NAFARROA BAIk galdatuko ditu Estatuaren eskumenak erreferendumak eta herri kontsulta lotesleak egiteko; hauteskundeetarako zerrenda irekiak; etorkinen hauteskundeetarako eskubideen aldeko erreforma; aurrekontu parte-hartzaileak udal kudeaketan eta esku-hartze soziala Foru Komunitatearen kudeaketan.
 
3. NAFARROA ETA EUSKAL HERRIA EUROPAN ETA MUNDUAN
   
 
Europako Erakundeetan
  NAFARROA BAIk galdatuko du presentzia zuzena Nafarroako eskumena ukitzen duten aferak eztabaidatzen diren Europako Batasuneko organoetan; Nafarroako Parlamentuaren eta Parlamento Europarraren arteko hartuemanetarako mekanismoak sortzea; Europako Parlamenturako hauteskunde legaren aldaketa, euskal hautes barrutia ezarriz.
 
 
Bake, seguritate eta desarme politika.
  NAFARROA BAIk sustatuko du Bardeetako tiro poligonoaren deuseztea, Nafarroako aire zein lur eremuak gerretarako erabiltzea, mundu mailan arma kimikoen debeku osoa, bake eta garapenerako heziketaren sustapena.
 
 
Lankidetza, Elkartasun eta Garapenerako politika
  NAFARROA BAIk sostengatuko ditu kanpoko zorra ezabatzeko ekimenak, PIB delakoaren % 0,7 Garapenerako lankidetzarako uztea, elikagaien laguntza politikaren aldaketa, Europako nekazaritza politikaren aldaketa, natur eremuen defentsa, merkataritza justua, giza garapenerako eta garapen iraunkorrerako proiektuetarako laguntza.