NAFARROA BAIK AGUR ZIBILAK BIDERATZEKO LEGE PROPOSAMENA AURKEZTU DU
(2008/Maiatza/27)
   
 

Nafarroa Baik gaur prentsaurreko batean ezagutarazi du Agur Zibilak bideratzeko Parlamentuan aurkeztu duen Lege Proposamena. Koalizioko parlamentariak diren Marķa Luisa Mangado, Patxi Zabaleta eta Maiorga Ramirezek proposamen honen xehetasunak azaldu dituzte: "Udal guneen sorrera arautzea nahi dugu, hala nola, gizarte zibila osatzen duten familiek, lagunek eta elkarteek bere hildakoei eskaini nahi dieten agurra edo omenaldia egin ahal izateko prozedura zehaztea".



Zentzu honetan, "ezaguna den moduan, Estatuak, bere akonfesionaltasunaz gain, pertsonen eta komunitateen askatasun ideologikoa eta erlijiosoa defendatu behar ditu, horretarako muga bakarra legeak babesten duen bezala orden publikoaren mantentzea izan beharko lukeelarik", azpimarratu dute Patxi Zabaletak euskaraz eta Marķa Luisa Mangadok gazteleraz.



"Gure gizartean hala erabaki duten hiritarrei bizitzaren inguruan zuten ikuspuntuarekin bat datorren zeremonia duin eta pertsonala eskaintzeko beharra dago", amaitu dute.