|
PSNren babesarekin egun Udalaren Gobernua daukan UPNk elkarbizitza nahastea eragin duten hainbat neurri hartu ditu:
- Elkarte soziokulturalei emandako laguntzak murriztu egin dira, eta horri buruzko ebazpena atzeratu egin da.
- Elkarteei lokalak uzteko ordenantza udalerriko talde politiko eta elkarte guztiek adostutakoa izan zen, baina orain UPNk eta PSNk beren aldetik aldatu nahi dute, lokala eskuratu ahal izateko baldintzak gogortuz.
- Giza legezko jarrerari buruzko ordenantza berrian zigor gogorragoak ezartzen dira, eta zigor berriak ere jasotzen ditu: arropak ezin dira jendaurrean zabaldu, fatxadetan ezin da antenarik jarri, kaleetan publizitatea jartzea, etab. Zuzentasunak agitzen duenaren gainetik ezarritako neurriak dira, eta askatasunen murrizketa zein kontrol sozialaren areagotzea dakartzate berarekin.
- Herritarrek parte hartzeko zituzten mekanismoak indargabetu dituzte: Herritarren Foroak eta parte-hartze taldeak, udalbatzarretan parte-hartzea, etab.
- San Joan suak egiteko debekua.
- Jai egitaraurako aurrekontua murriztea eta txosnen egitaraurako diru-laguntza ezabatzea.
- Institutuan, tabernetan edo lokaletan herritarrek, batez ere gazteek, jasaten duten presio polizialaren areagotzea; gainera, jarrera desegokiekin egiten dute. Trapitxeoa edota drogen kontsumoarekin amaitu nahi izatea erabiltzen dute aitzakia gisa.
- Tabernen ordutegia ez dator bat udalerriko jaiekin.
- Txosnei trabak jarri zaizkie, espazio hori udalerriko jaietatik kendu nahi dutelako.
Herrian sortzen ari den giro gaiztoak jaien garapenean eragina izan dezake, jaiak elkartzeko, gozatzeko eta dibertitzeko direlako. Horregatik, NaBaik eta IUk eskatu nahi diote udal gobernuari euren jarrera aldatzeko, eta Baraņainen egoera hobetzeko egunerokoan parte-hartzen duten herritarrenganako tratua hobetu dezatela.
NaBaik eta IUk bere babes osoa agertu nahi diote ekitaldi herrikoei, herritarren parte-hartzeari eta ekimen sozialei, eta jai herrikoien alde egiten du non Baraņaingo herritar guztiek eta bisitatuko gaituzten guztiek lekua izango duten. Era berean, lasaitasuna eta probokazioen aurrean ez erantzuteko eskatu diete herritarrei.
PNSri eskatzen diogu jarrera harro eta baztertzaileak ez babesteko, eta UPNri ematen dion babesa kentzeko. Eta UPNri eskatzen diogu hartu dituen erabakien inguruan hausnarketa egiteko eta elkarbizitzaren alde lan egiteko. |