|
NAFARROA BAIK NAFARROAKO EKONOMIA SUSPERTZEKO 2009-2011 URTEETARAKO NEURRIEI BURUZKO FORU LEGE PROIEKTUARI OSOKO ZUZENKETA AURKEZTU DIO
Nafarroako Parlamentuan Ekonomia eta Haziendako Batzordeko ordezkariak diren Maiorga Ramírez, Patxi Zabaletak eta José Ángel Agirrebengoak prentsaurreko bat eskaini dute gaur talde parlamentario honek Nafarroako Ekonomia Suspertzeko 2009-2011 Urteetarako Neurriei Buruzko Foru Lege Proiektuari Osoko Zuzenketa aurkeztu diola iragartzeko, kontuan harturik “bertan Gobernuaren ekintza iluna eta nahasiaren patroia errepikatzen dela”.
“Egia esan, ponposki proiektuari “Nafarroako Ekonomia Suspertzeko Neurriak” deitzen diote, ekonomiaren inguruko aldez aurreko analisirik egin gabe, eta neurriek izan ditzaketen ondorioen inguruko indikadoreak zehaztu gabe; hala ere, hauek azterturik, badirudi eragin txikia izan dezaketela”, adierazi dute.
Era berean, salatu dute “Nafarroako Gobernuak krisiaren aurrean planteatzen dituen neurriak inprobisazioan oinarrituak daudela”. |