Imotz Berriren asmoa Udala blokeatzea dela salatzen du Imozko NAFARROA BAIk
(2008/Urria/20)
   
 

Imozko Udaleko NAFARROA BAIko taldeak Imotz Berriren jarrera salatu nahi du, legegintzaldia hasi zenetik osoko bilkuretara eraman diren ekimen guztiak blokeatu beste nahirik ez baitu izan. NAFARROA BAIren taldeak helburu bakarra izan du: Imotzen alde lan egitea, udalaren talde guztiekin batera eta ibarreko talde eta herritar guztiekin batera.


 


Nuevo Imotz taldeko Javier Lazcoz zinegotziak gora jotzeko hiru errekurtso aurkeztu ditu Nafarroako Administrazio Auzitegian, 2008ko otsailaren 14an eta martxoaren 6an informazioa eskatu ondoren udalak administrazio isilbideaz jardun ondoren.


Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2008ko abuztuaren 12ko ebazpenaren bitartez, onartzen du errekutso-egileak baduela eskubidea eskatutako informazioa izateko, betiere norberarentzat baldin bada eta horrek udalaren funtzionamendu normala trabatzen ez badu. Eskatutako informazioa Javier Lazcozen esku jarri zen, Udalaren egoitzan, ahalik lasterrena, baina ez Lazcoz jauna, ez bere taldea, ez dira agertu erre egin kontsultatzera. Horrek garbi erakusten du haien helburua NABAIren lanari traba jartzea besterik ez dela, eta ez dutela asmorik Imozko herritarren alde lan egiteko.


 


Bestetik, Imotz Berrik dio “NABAIk babesa ematen diola ANVren hautagai-zerrenda ilegalizatuari”. Horri dagokionez, NAFARROA BAIk esan nahi du “udal irekia egin nahi duela, herritar guztien parte-hartzea duena”. Imotz Berrik ederki daki jende guztiari eman zaiola hitza osoko bilkuretan, baita bere hautagai-zerrendan zeuden herritarrei ere, nahiz eta bazterrak nahasi besterik ez egin.


 


Horregatik, eta Imotz Berriren trabak gainditu nahian, NAFARROA BAIk osoko bilkuretarako funtzionamendu araudia planteatu nahi du heldu diren egunetan.