|
Abdulla Demirbas Diyarbakirren jaio zen 1966an. Elzaig-ko Firat Unibertsitatean Soziologia ikasketak burutu zituen. Lizentziatu eta Filosofia maisu lanetan ibili zen 1987tik 2007arte, eta bitarte horretan Turkian (Egitim-Sen) Maisuen Sindikatuaren Mardingo Sukartsalaren ezarpenean parte hartu zuen. Handik gutxira, Yozgatera deportatua izan zen. Divarbarkirreko Hegoaldeko Udalerriko alkate hautatu zuten 2004ko tokiko hauteskundeetan (1.000.000 biztanlekoa) DTP alderdiaren ordezkari gisa ( Gizarte Demokratikoaren Alderdia). Botoen ehuneko 64a lortu zuen. Turkiar Parlamentuan 22 parlamentari ditu alderdi honek, haietako gehiengoa emakumezkoak izanik. 2007 urtean, Barne Ministerioak deusgaitasunik gabe utzi zuen, udal kontseiluak tokiko zerbitzuak eleanitzak bihurtzeko hartutako erabakia zela-eta. Demirbas kurdu herriaren hizkuntza eskubideen eta tokiko demokraziaren defendatzaile nabarmena eta gailena da.
Urriaren 2an Belgikako Senatuak giza eskubideen alde eginiko lana eskertuz sari berezi bat eman zion.
|