Genero eta sexu indarkeria, emakume eta gizonen arteko desberdinkeria, gizarte osoaren arazoa da.
Giza-eskubideen arloko aldarria eta xedea behar du genero indarkeriaren aurkako ahaleginak. Horregatik denoi dagokigu, bai emakumeei, nola gizonei. Giza-eskubideak gizarte osoaren arlokoak dira, gizaki edo pertsona guztioi dagozkigunak.
Emakume bat erasotua denean, emakume bat gutsxietsia edo mesprezatua denean, emakume bat iraindua, txantaiatua edo menperatua, bortxatua edo erasotua delarik, gizarte osoa da mailaz behera jaisten dena, gizaki edo pertsona guztiok gara mailaz beheratuak.
Xedea da inolako jasanpenik edo tolerantziarik ez edukitzea inork emakume izateagatik edonolako arlotan edo gorabeheratan eta xede horrretan emakumeekin batera arduratu behar dugu gizonok.
2.- Generoen arteko berdinatasuna aldarrikatzea eskubide berdintasuna aitortzea baino zerbait gehiago da; aldarrikapen honek esan nahi du gainera, ezberdintasuna eta aniztasuna aitortzea eta onestea.
Generoen arteko berdintasuna da baitaere, pertsona guztientzako aukera berdin eta ber-berengatik borrokatzea nahiz eta emakumeak edo gizanak izan eta edozein delarik bakoitzaren generoa, jatorria, hizkuntza edo pentsakera.
Berdintasunaren aldarriaren tinkotasunak berezkoa du eta berarekin darama genero indarkerian larritasuna aitortzea eta jakinaren gainean egotea.
3.-Arriskuan dauden pertsonek aurreikuspen eta benetako babesa behar dute; baina gainera, neurri horiek ez dute beren askatasunarik eta aukerarik murriztu behar.
Denok saiatu behar dugu elkarlean bai aurreikuspenak nola babesak gauzatuak izan daitezen.
4.- Erakundeek behar diren bitarteko guztiak ipini behar dituzte, eta ez bakarrik emakumeen ziurtasuna bermatzeko, baizik eta baita ere pertsona bakoitzaren autonomia babesteko.
Arazo hau gizarte osoari dagokigu eta ez da alderdien eta partiduen borrokarekin nahasi behar.
5.- Giza eskubideen defentsak bere adierazpenik nagusiena genero berdintasunaren defentsan dauka eta ondorioz, emakumeen aurka litekeen edozein indarkeriaren aurka.
Horixe da zalantzarik gabe garai hauetako erronkarik nagusienetakoa!
Pamplona-Iruņea 2008-XI-21.