Nafarroa Bairen ustez, Bardetako tiro eremuaren kontratua berritzean PSNk ozan duen jarrera aldaketa eta aurrekontu sozialei zein aldaketa politikoari uko egitea lotuta daude
(2008/Azaroa/27)
   
 

Nafarroa Baiko parlamentari Txentxo Jimenezek Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiari erantzun dio gaur. “Bardeetako tiro eremua ez kentzeko Jimenezek eman zituen elkartasunean oinarritutako argudioak urteetan PSNk defenditu dituen ildo nagusiei egindako beste ukazio bat da”.


Koalizioko bozeramailearen aburuz, “onartezina da PSNk eta Roberto Jimenezek elkartasunaz eta nafarrei kezka eragiten duen gai bat ez dela bakarrik hitz egitea, kontuan izanda Nafarroak 50 urte baino gehiago daramatzala Bardeetan soinuaren muga gainditzen duten hegazkinen joan-etorria eta bestelako armadaren maniobrak pairatzen”.


Txentxo Jimenezek ohartarazi duenez, “elkartasuna”, sozialistek horrela ulertu nahi badute, da nafarrek erakutsi dutena, “mendi erdian Europa erdiko eta AEBko armaden entrenamendurako gunea izan delako”. Zentzu horretan, koalizioko bozeramaileak esan du “gizarte politiketan PSNk erakusten duen jarrera aldaketak eszenifikazioa dauka tiro eremuaren kontratua berritzean erakutsitako jarrera berriarekin”. Era berean, Jimenezek gogoratu duenez “dozenaka aldiz, udaletan eta baita Parlamentuan, PSNk defendatu eta bozkatu du Nafarroak nahikoa ekarpen egin duela, beste alternatiba batzuk topatzea beharrezkoa zela, eta beraz, tiro eremua mantentzearen eta kontratua berritzearen kontrako jarrera irmoa izan du”.


Txentxo Jimenezek adierazi duenez, “baliteke PSNk eta Roberto Jimenez jaunak lurraldea eta botoak ematen dizkieten herritarrak abandonatzeko ariketa egitea. Rodriguez Zapatero jauna arrazoitzea eta babestea baino ez dute bilatzen, beste askotan bezala, Diputatuen Kongresuan emandako hitza jango duen gizonarena; Uxue Barkosek hala eskatuta, Bardeetako kontratua ez zela berrituko esan zuen eta kokapen berri bat bilatzeko konpromisoa hartu zuen”.


Nafarroa Baiko parlamentarioak agertu duenez, “zoritxarrez, beste behin ere PSNk bere politika Nafarroako gizartearen interesen arabera diseinatzeari uko egin dio. PSNk Bardeetako tiro eremuko kontratua berritzeko erakutsi duen aldeko jarrerarekin, beste urrats bat egin du gizarte politiketatik eta Nafarroan aldaketa politikoa egon ahal izateko bidetik urruntzeko”.


Amaitzeko, Jimenezek dei egin die nafarrei koalizioak larunbat honetarako deitu duen manifestazioan parte hartzeko. Mobilizazioa antzinako autobus geltokitik abiatuko da, arratsaldeko 17:30ean, “Bardeak Nafarroarentzat. Bardenas de Navarra y para Navarra” lelopean.