|
Nafarroa Baiko bozeramaile Maiorga Ramirezek "pertsonen benetazko beharretan eta langileen formakuntza eta gaitasuna balio gehigarri bezala duen gizartea sortzeko apostuan oinarritutako aurrekontuak" defendatu ditu.
"Aurrekontu hauek gastu soziala eragozpen edo zuriketa antidoto bat balitz bezala tratatzen dute, eta ez gure gizartearen lehiakortasuna eta kalitatea igotzen duten inbertsio soziala bezala. Zerbitzu publikoek eta gastu sozialak, herritarren arteko berdintasuna bermatzeko helburuaz gain, ekimen ekonomikoa eta enpresen inbertsioak sortu ahal dituen balio gehigarria dira. Hezkuntzan, berriztapenean eta gizarte kalitatean inbertitzeak erkidego batean inbertsio ekonomikoak aurkitu dezakeen erakargarritasun handienetako bat da", dio Ramirezek.
"Aldiz, UPN-PSN-CDNk adostutako aurrekontuek soilik eraikintza negozioa suspertu besterik ez dute aurreikusten, ekonomia orokorran sektore honek duen pisua gutxitzeko formulak martxan jarri gabe: eta Nafarroan Europako batazbestekoaren bikoitza da. Ikuspegi hori oso murriztua da beraz, ez baitu sakoneko arazoa konpontzen, eta gure ekonomiak behar duen eraikintzako langileen birziklapena ez du aurreikusten ere".
"Ikuspuntu progresista batetik, akatsa larria da krisi ekonomiko egoera batean inbertsio soziala geldiarazi edo murriztea, egoera honen ondorioak gordintasun osoz jasan behar dutenak egoera kaltetuagoetan dauden pertsonak, familiak eta erdiko klasea baitira", adierazi du. |