NAFARROA BAIk ETAk gaur eguerdian Azpeitian burututako atentatua gogotik gaitzetsi du. Bertan erahil duten euskal enpresaria Ignacio Uria Mendizabalen familiari elkartasuna adierazi dio koalizioak. Batera, NAFARROA BAIk elkartasun osoa adierazi nahi die euskal enpresariei eta arren eskatzen die lanean jarrai dezaten jendarte honen mesedetan.
Ildo beretik jarraituz, giza eskubideen defentsa gailenduz edozein egoera eta kasutan, NAFARROA BAIk mezu bi helarazi nahi dizkio jendarteari: indarkeria onartezina da, bidegabekeria da eta, gainera, politikoki kaltegarria da erabat.
ETAri behin betiko indarkeria utz dezan eskatzen diogu eta, batera, alderdi eta indar politiko orori eskatzen diegu behingoz aho-batez eskatu dezaten giza eskubideen urraketa suposatzen duten etendura eta hitzarmen oro bertan behera utz ditzaten, izan ere, horiek baitira egun indarkeria zilegitzat jotzen dutenen aitzakia. |