Dagoen mediku faltaren gainean azalpenak ematea eskatu dio NaBaik Kutz sailburuari
(2008/Abendua/18)
   
 

Osasun batzordeko NaBairen bozeramaile Asun Fernandez de Garaialdek osasun sailburu Maria Kutzen agerraldia eskatu du “Nafarroan dagoen mediku faltaren aurrean egin asmo duena azaltzeko”. Medikuen Kolegioak salatu egin du egoera.


NaBairen bozeramaileak gogoratu du Nafarroa Baik hainbat aldiz salatu duela osasun arloan dauden gabeziak, “baina oraingoan horri gehitu egin behar zaio osasun departamenduaren planifikazio falta eta egindako kudeaketa eskasagatik mediku nafarrak EAEko osasun sailera eta Errioxara joatea”.


Fernandez de Garaialdek esan du Maria Kutzek ukatu egin duela osasuneko profesionalak joaten ari direla “eta nire eta NaBairen kontra jo du herritarren artean frustazioa sortaratzen ari garela esaten. Baina zer du esateko Kutz andereak Medikuen Kolejioak egindako salaketaren aurrean?”


Era berean, NaBairen osasun bozeramaileak adierazi du osasunean egiten den gastua baloratzeko “dirua nola erabiltzen den hartu behar da kontuan, beraz, ez zaigu balio osasun aurrekontuak jasotzen duen gastu partida jakinaraztearekin, baizik eta beste parametro batzuetan azaldu behar da errekurtsoen kudeaketa zuzena ala okerra egiten ari den neuritzeko. Dudarik ez dugu egiten, profesionalek eurek egiten dituzten salaketek UPN-CDNren, PSNren laguntzarekin, errua dela”:


Ildo horretan, Fernandez de Garaialdek esan du “PSNri bakarrik axola zaiola aurrekontuetan jasota datorren gastua agerian uztea, baina ez diru horren kudeaketa. Ez zaio axola medikurik falta den ezta itxaron zerrenden egoera ere”.


Azkenik, Nafarroa Bairen parlamentariak salatu du “gai hauetaz eztabaidatzea ez zaio interesatzen ez UPNri ezta PSNri ere. Adibide bat jartzeagatik, larrialdi zerbitzuen bateratzearekin ere, profesionalekin elkarrizketa izateari uko egin diote bateratzea nola egin beharko litzatekeen euren iritzia jasotzeko”. se debe hacer esa unificación”.