Nafarroa Bairen ustez, Israel Palestinan egiten ari den bonbardaketak nazioarteko zuzenbidetik kanpo daude eta ekintza kriminala dira
(2008/Abendua/29)
   
 

Nafarroa Baiko parlamentari Txentxo Jimenezek bere kontrako jarrera azaldu du Israelgo Gobernua Palestinaren kontra izaten ari den jarrerarengatik. “Bonbardaketa eta erailketa horiek nazioarteko zuzenbidetik kanpo daude, eta beraien helburu bakarra da Palestinako herriaren kontrako zapalkuntzarekin jarraitzea”.


Zentzu horretan, Jimenezek bere elkartasuna agertu dio Palestinako herriari. Ohartarazi duenez, “Estatuko eta Europako erakundeen jarrera ezin da gaurkoa izan, horrelako erailketen aurrean ezin dute geldi geratu”. Era berean, koalizioko parlamentarioak nazioarteko erakundeei eskatu die Palestinako mugak zabaltzeko, horrek eragozten duelako inguru horretara botikak eta giza laguntza sartzea.


Txentxo Jimenezek gogoratu duenez, “beste batzutan lehenbailehen erreakzionatzen da Israelgo gobernuak egindako astakerien aurrean, baina oraingo honetan, nazioarteko erakundeak prentsa oharrak bidaltzera mugatu dira”. Zentzu horretan, Jimenezek eskatu du nazioarteko komunitateak Israelen jarrera gaitzesteko eta Israeli eska diezaiola nazioarteko legedia betetzeko eta Palestinaren kontrako bonbardaketak eta erasoak eteteko.