|
Hamar egunetan edo, Israelek 700 pertsona baina gehiago erail ditu, horietako asko zibilak eta heren bat gutxi gora behera haurrak zirenak. Nazio Batuen Erakundeak berak ere "gizadiaren aurkako krimen" -tzat jo ditu, beraz Israelgo Estatuko ordezkari nagusiek nazioarteko justiziaren aurrean ekimen hauengatik erantzun beharko lukete.
Nafarroa Bairen ustez Israelen jokaerak ez du mendebaldeko agintarien inolako babes edo justifikaziorik jaso behar, ez garbia ezta adierazi gabekoa ere, eta koalizioak erantzukizun hau komunikabideei luzatzen die. Hala Nafarroa Baik Israelko agintaritzak bultzatzen duen mintzaira okerraz ohartarazten du, potentzia erasotzailea izanik bere burua biktimatzat jotzen baitu, eta bere izugarrikeriak legebidezko defentsaren argudioz defendatzen du, baina eskubide hau ez dagokio inoiz indar okupatzaileari –Israel- baizik eta okupatutako herriari, Palestina kasu honetan.
Israelek NBEak onartutako erresoluzio guztiak bete ez dituela gogorarazten du Nafarroa Baik -nahiz eta erakunde horren kide izan-, erakunde hark bere historian zehar giza eskubideak, nazioarteko legalitatea eta Ginebrako Konbentzioa urratu izana egotzi dionea, egun palestinar herriaren aurka aurrera eramaten ari den berezi gabeko eraso anker honetan bezala.
Nafarroa Baik nazioarteko herrien gehiengo zabalaren jarrera Israelgo Estatuak hasitako erasoaldi militarra geldiarazteko larritasuna eta oposizioa dela azpimarratzen du, 1983ko "sei egunetako gerratetik" aurrekaririk gabeko giza ondorioak ekartzen ari dena.
Esijentzia honen inguruan izan diren salbuespen bakarrak ez dira arrazoi gizatiarrengatik izan, beraz ez lukete oztopatu behar erakunde guztien jarrera tinko eta argia, Israelgo Estatuak daraman hedapenerako gerra estrategia, behingoz, geldiarazteko.
|