NAFARROA BAI, PSN eta IUN/NEB-ren adierazpena: ISRAEL GAZAREN KONTRA BURUTZEN ARI DEN ERASOAREN ETENA, ORAIN
(2009/Urtarrila/16)
   
 

Israelek jarraitzen du Gazaren kontrako lurreko, aireko eta Itxaso bidezko erasoarekin. Hamarkada asko eta askotako okupazioa dugu honen testuinguru, eta Palestinak pairatzen duen blokeoa, egoera hau are gehiago larriagotzen duen faktorea. Egoera gordin honek, dagoeneko, milaka hildako eta zaurito eragin ditu, zibilak gehien gehienak, herritarrak, eta horietako asko umeak. Nazioarteko Zubenbideari muxin egiten dio Israelek, eta noski ez du haintzat hartzen eskualdean bizi den giza larrialdi egoera. Honen guztiarena urrean honako adierazpena egin nahi dugu:


 


1.   Israelen ekintza bidegabe, jasangaitza eta justifikaezina gaitzesten dugu eta berehala amaitu dadin eskatzen dugu. Bertako Gobernuak emandako aitzakia, hots, Hamasek irsraelgo herriaren kontra jaurtikitako suzirien bidezko erasoak, onartezina da eta horren aurreko erantzuna neurriz kanpo dago erabat, kriminala da, suntsitzailea; zigor kolektiboa da Israelek Palestinar herriari ezarri diona, eta milaka herritar akabatu ditu horren kontura.


2.   Espainiako Gobernuari exijitzen diogu, baita Europar Batasuneko instituzio politiko orori eta Nazaio Batuen Erkundeari, esku har dezaten lehen bait lehen, behin betiko su etena inposatzeko, eta horrekin batera, laguntza plan bat garatzeko berandu baino lehen, Gazako herritarrak laguntzearren, mugetako blokeoarekin amaituz, bidenabar.  Gogotik kritikatu nahi dugu egun arte nazioarteko instituzio politikoek erakutsi duten geldotasuna; okupazioak aurrera jarrai dezan utzi dute eta herritarrak erailtzen jarraitzen ari dira bien bitartean. Nazio Batuen Erakundea osatzen duten estatu guztiek herritargo zibila babesteko ardura dute, Nazioarteko Zuzenbidea hausten den guztietan, ikusten ari garen kasu argi honen aurrean.


3.   Palestinako Okopazioa israeldarraren atal berri eta bereziki gordin honek agerian utzi du beste behin gatazka hau behin betiko konpontzearen beharra, Nazio Batuen erresoluzio guztiak betez. Honetan biharko litzateke saiatu eta horretan aritu buru belarri Erakunde horretan dihardutenak, gatazka pairatzen duen eskualdeko herrialdeekin eta munduko potentzia nagusien laguntza zintzoarekin. Konponbidea, iraunkorra izan dadin, palestinar herriaren burujabetasunaren eskubidea onartzetik abiatukoa da. Estatu propioa sortzeko eskubidea dute eta onartu behar zaie. Gobernuei eta nazioarteko instituzioei beharrezkoak diren presio neurriak hartzeko eskatzen diegu, giza eskubideen errespetua testuinguru. Helburu hauen alde lana egiten jarraitu behar dugu, eta gatazka honen sustraia, hots, okupazioa moztearen alde.


 


ISRAELEN GAZAREN KONTRAKO ERASOA GELDITU!


 


PALESTINAR HERRIAREN KONTRAKO SARRASKIA GELDIARAZI DEZAGUN!


 


SU ETENA, GIZA-LAGUNTZA ETA BLOKEOAREN AMAIERA, ORAIN!


 


NAZIOARTEKO KOMUNITATEAREN GELDOTASUNARI, PASIBOTASUNARI EZ!


 


VIOLENTZIAREN AURKA, PALESTINAN MEREZITAKO PAKEAREN ALDE!


 


OKUPAZIOA AMAI DADIN!