NAFARROA BAIk bat egiten du Palestinari elkartasuna adierazteko larunbata honetarako deitu den manifestaldiarekin
(2009/Urtarrila/22)
   
 

NAFARROA BAI “Iniciativa Palestina Elkartasuna” plataformak deitu duen manifestazioarekin bat egiten du. Hitzordua datorren larunbatean da, hilaren 24, Iruñeko autobus geltoki zaharrean, arratsaldeko 18.00etan. ¡Fin a la ocupación-Palestina Elkartasuna! Lemapean abiatuko da.


 


Israelek jada bere ejertzitoa Gazatik atera badu ere, blokeoa bere horretan mantentzen du. Azken asteotan Israelek burutu duen sarraskia salatzearekin batera, beraz, egun mantentzen duen jarrera ere salatzen dugu.


 


NAFARROA BAIk gogora ekarri nahi du Israelek behin eta berriz muzin egin diela Nazaio Batuen Erakundearen erresoluzioei –nahiz eta erakunde honen partaide den-. Bertatik beti salatu egin da Israelen jarrera eta burututako giza eskubideen urraketa guztiak; batera, agerian gelditu da nazioarteko zuzenbideak dioena ez dela betetzen ari, ez eta Ginebrako Konbentzioak esandakoa. Bere horretan jarritzen du, palestinar herritarrak akabatuz, eraso bortitz eta larriekin.


 


Honen guztiaren aurrean, NAFARROA BAIk nafar hiritargoari manifestazio honetan parte hartzeko deia egiten dio, bai eta aurrerantzean ere eginen diren beste deialdietan, Israelgo Gobernuaren erasoa behin betiko gelditu bitartean, Palestinako herritarrei elkartasuna adieraziz.