NAFARROA BAIK DATU EKONOMIKO BERRIAK AZTERTU DITU
(2009/Otsaila/4)
   
 

Maiorga Ramirez, Patxi Zabaleta eta José Ángel Agirrebengoa parlamentariek prentsaurreko batean Nafarroako Gobernuaren hazkuntza ekonomikoko aurreikuspen berriak eta azken enplegu datuak aztertu dituzte. Zentzu honetan, Zabaletak adierazi du, “egoera larri hau ikusita, behar beharrezkoa dela analisi sakon bat egitea”.


 


Maiorga Ramirezek, bere aldetik, adierazi du “lau hilabetetan, Nafarroako Gobernuko hazkuntza ekonomikoko aurreikuspenak 2,2 puntutan” aldatu direla. “Batez ere harrigarria da Ekonomia kontseilariak onartutako 1,9 puntuko aldaketa, 2008ko abenduaren 17tik, 2009ko urtarrilaren 26a bitartean”.


 


“Horrela galdera aunitz sortzen da egoera honen inguruan: zer eragin izango du aurreikuspenen aldaketa honek onartu berri den Nafarroako Aurrekontu Orokorren legean?; zer nolako eragina izango du honek  krisia baino lehen aurreikusitako neurriak biltzen dituen “Plan Navarra 2012” delakoan; zer eragin izango du hazkuntza negatiboko aurreikuspen honek, Nafarroako Gobernuaren ustetan, ogasun publikoko diru-sarreretan; hasiera batean %1.1eko hazkuntza aurreikusten zuten Aurrekontu Lege eta infraestruktura ekintzak mantentzea komeni al da, orain %2.2ko mozketa izango dela onartzen bada ere?”


 


“Bestalde izugarri kezkatzen gaitu atzo Miguel Sanz presidenteak esandakoa: Unibertsitateak langabetuak sortzeko fabrikak direla adierazi baitzuen, eta berriz ere lan-malgutasuna eskatu baitzuen, hau da baldintza okerragoak langileentzako. Hori bai, ez zuen inolako adierazpenik egin egoera honetan enpresek dagokien errespontsabilitatea sustatzeko eta enplegua manten dezaten haien konpromisoa eskatzeko”, adierazi du Maiorga Ramirezek. 


 


“Ez dakigu nondik aterako diren, atzo langabeziaren datuei erantzun ahal izateko bat-batekotasunez Nafarroako Gobernuko presidenteak agindutako 20 milioi euro horiek. Espero dugu Osasuna edo Hezkuntza bezalako zerbitzu publiko unibertsaletarako aurreikusitako inbertsioetan diru mozketa berri eta sakonak ez egitea”.


 


Bestalde, José Ángel Agirrebengoak adierazi du ”Nafarroako enplegu bulegoetan 36.000 pertsona erregistratua daudela ikusirik, Nafarroako benetako langabezia %11,75an kokatzen dela. Arazo bati aurre egiteko, errealitatetik egin behar dugu, eta ez engainatu”.


 


Arloka, José Ángel Agirrebengoak nabarmendu du “arazoa eraikuntzarena zela esaten bazen ere, benetan egoera okerragoan dagoena, industria da, enplegua arautzeko espediente kopurua kezkagarria da”.


 


Horregatik guztiagatik, “Nafarroako Gobernuak orain neurri sozialak hartu behar ditu lanik gabe dauden pertsonei lagundu ahal izateko, eta epe luzerako beste neurri berriak martxan jarri”.