Telletxeak adierazi duenez, “behin oposizioko alderdiak ezagutzen dugunean Barañaingo Liburutegi langileek egindako salaketa eta Kultura Batzordeak hartutako erabakia zein den, logikoena da guk langileak Parlamentuan agertzeko eskaria egitea, zer gertatu den azal dezaten. Baina logikoa ez dena da UPNk, PSNk eta CDNk oposizioari bere lana egiten ez uztea”.
Nafarroa Baiko parlamentariaren ustean, “zentsura egiteko beste modu batez ari gara hizketan; hezkuntza departamentuak zentsuran eta zentzugabekerian oinarritutako erabaki jakin batzuk estali nahi dituzte”.
Telletxeak azaldu du aurreko astean egindako mahaian ekimenaren aldaketa bat eskatu zela eta gaur atzera bota dutela. “Beste behin agerian geratu da Gobernuak eta PSNk arazoa estali eta denboran luzatzeko asmoa baino ez dutela”.