Zabaletaren ustez, Miguel Sanzek EAEn boto baliogabearen alde egin zuten 100.000 pertsonen inguruan adierazitakoa antidemokratikoa da eta lekuz kanpo dago
(2009/Martxoa/31)
   
 
Zabaletaren iritziz, “Sanzen adierazpenak antidemokrata batenak dira, eta askatasuna, berdintasuna eta pertsonen errugabetasun printzipioa errespetatzen ez duen indibiduo baten adierazpenak dira”.

Koalizioko bozeramaileak esan duenez, “Sanz jaunak beste behin agerian utzi du ez duela iritzi ezberdinak egotea errespetatzen, hiritar ilegalik ez dago. Sanzek esan duen bezala, 100.000 boto baliogabea eman dutenak terrorista potentzialak direla adieraztea, boto guztiak sekretuak, askeak eta errespetagarriak direneak, boto baliogabea ere bai, agerian uzten du zein motako pertsona den Sanz”.

Zentzu horretan, Patxi Zabaletak Sanzi eskatu dio “goiko alturetatik jaisteko”. “Ez dadila orain ahalegindu bere gobernuak eman duen irudi negargarria estaltzen, argazki bat ateratzeko Corpasek helikopteroa erabili izanarekin emandako irudi txarra, adibidez”. Nafarroa Baiko bozeramaileak Sanzi eskatu dio bere arazoetaz arduratzeko, “eta Corpas bere lekuan uzteko, albiste horren aurrean herritarrak auzo lotsa sentitzen ari direlako”.

Era berean, Zabaletak adierazi dubarregarria ere badela Sanzek PSE-EE eta PPren arteko akordioari Nafarroako hitzarmena deitzea biak gobernu frentistak direlako eta biak oinarritzen direlako herritarren gehiengoak eskatutakoa ez errespetatzean.