Era berean, Nafarroa Baik bilera eskatu zuen ikerkuntza zientifikoko eta teknikoko eskumena negoziazioak eskatzen hasteko, LORAFNAko 44. artikuluko 7. zenbakian jasotzen dena kontuan izanda.
Zabaletak gaur goizean adierazi duenez, “proposamen hau eratortzen da Euskadiko Autonomia Erkidegoan ezarritako aurrekaritik. Izan ere, eskumen horien zehaztasunak jasotzen dira bertan. Beraz, bada garaia Nafarroak ere eskumen hori eskatu eta dagozkigun eskumenak kudeatzeko”.