Nafarroa Baik Juan Ramon Corpasen jarrera txarrestea eskatu du
(2009/Apirila/8)
   
 

Nafarroa Baik mozioa aurkeztu du “Nafarroako Parlamentuak txarretsi dezan Juan Ramon Corpas Kultura eta Turismo kontseilariak izandako jarrera eta bere funtzioak bete ditzala agin diezaiola, bere lana egiteko daukazn baliabide publikoen erabilera egokia eginez”. Nafarroa Baik Kultura Batzordean daukan ordezkariak, Patxi Telletxeak, ekimen hori aurkeztu du, Corpasek bere agerraldian emandako azalpenak “nahikoak ez” direla izan iritzita.



Telletxeak adierazi duenez, “Corpasek ausart jokatu behar zuen eta bere dimisioa eman, baina ausarta ez denez, Nafarroa Baik bere txarrespena eskatu du, eta hori bilkuran eztabaidatzea nahi dugu”. Koalizioko Kultura Batzordeko bozeramaileak ohartarazi duenez, “Nafarroako gizartea oso haserre dago, ezin delako ulertu kontseilari batek larrialdietarako helikopteroa erabiltzea pelikula bateko errodajean argazki bat egiteko”.

“San Donato mendian pelikula bateko errodajera egindako bisitak eta gure erkidegoan pelikulen promozioa egiteak ez dute arrazoitzen salbuespenezko garraiobide baten, helikopteroaren, erabilera gehiegizkoa eta ezegokia. Corpas jaunaren jarrera ez-ohikoa eta gehiegizkoa izan da, eta ondasun publiko baten erabilera ezegoki argi batetaz ari garenez, bere txarrespena eskatzen dugu”, esan du Telletxeak.