Parlamentuko Hezkuntza Batzordean Nafarroa Baiko bozeramalea den Maria Luisa Mangadok, beste behin hezkuntza publikoaren aldeko bere apustua adierazi eta “gaur egun mediku gehiago behar izatea ukaezina dela” erantzun dio Miguel Sanzi.
Nafarroako presidentea de Miguel Sanzek Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntza Fakultate bat jartzearen inguruan “gauza bat dela gai izatea eta bestea beharrezkoa edo ezinbesteko” adierazi eta gero; Parlamentuko Hezkuntza Batzordean Nafarroa Baiko bozeramalea den Maria Luisa Mangadok erantzun du “gaur egun medikuen beharra ukaezina dela”.
Horrela María Luisa Mangadok gogoratu du “postuak betetzeko unean, zerbitzuak bermatzeko momentuan eta itxaron zerrendak murrizteko garaian Nafarroako Gobernuak behin eta berriz medikuak falta direla adierazten duela”.
|