Nafarroa Baiko parlamentaria den Aitor Etxarrik Nafarroako Gobernuari galdetu dio “zeintzuk izan diren Uxuerako errepide berrian sortu diren pitzaduren arrazoiak, hala nola hauek kotxeen joan-etorrian ondoriorik izango duten, zeintzuk diren egoera hau konpontzeko neurriak eta bere kasuan, afekzio hauek hasierako aurrekontua aldatuko ote duten”.
Aitor Etxarrik gogoratu du “duela 7 hilabete ireki zela NA-5310 errepide San Martín de Unx eta Uxueren artean, baina azken asteetan zenbait pitzadura sortu direla bertan, errepideko hiru puntuetan agerian daudenak”.
Zentzu honetan, Aitor Etxarrik eskatu du “egoera hau lehenbailehen aztertzea, arazo berriak sor ez daitezen neurriak hartzea eta orain arteko kalteak konpontzea” |