NAFARROA BAIK HEZKUNTZA KONTSEILARIAREN AGERRALDIA ESKATU DU 2008KO INKESTA SOZIOLINGUISTIKOAREN ONDORIOAK AZALTZEKO
(2009/Apirila/16)
   
 

Nafarroa Baik Hezkuntza Kontseilariaren agerraldia eskatu du “2008ko inkesta soziolinguistikoaren ondorioak azal ditzan. Txozten hau Nafarroako egoera soziolinguistikoa zein den ezagutzeko eskatu zen”.


 


Hezkuntzan Nafarroa Baiko bozeramalea den María Luisa Mangadok azaldu du “kontseilariak parlamentari honen galdera bati erantzunez adierazi zuela abenduaren 5etitk badagoela txoztena Departamentuaren eskutan eta martxoan zehar Parlamentuan aurkeztua izango zela. Baina apirilean gaude eta momentuz ez dugu informaziorik aipatutako txostenaren inguruan”.


 


“Beste behin kontseilariaren oskurantismoa salatzen dugu eta Nafarroako Gobernuaren gardentasun falta. Lau hilabete iragan dira Nafarroako Gobernuak txosten hau jaso zuenetik eta oraindik ez da bere ondorioak azaltzeko gai izan; eta horregatik, guk geuk eskatu behar izan dugu Kontseilariaren agerraldia, orain bai aitzakiarik gabe lan honen ondorioak azal ditzan”, adierazi du María Luisa Mangadok.