Patxi Zabaletaren diskurtsoa Osoko Bilkuran Foruen Hobekuntzaren 30. urtemugan
(2009/Apirila/23)
   
 

Ampliar (eus)

LEGEBILTZAKIDEOK,  JAUN-ANDREOK:


 


 


 


 Egun on guztioi:


 


                            NAFARROA BAI-ren ustez, guarkoa aukera egokia da gogorarazteko Nafarroako Legebiltzar honek omenaldi eta urteurrenak behin eta berriro ospatu beharrean, beste premia larriko zeregin eta lanetan gehaigo saiatu beharko lukeela. Gure inguruan bizi dugun egoera edo krisialdi larri honek ospakizunak alde batera utzi eta lan eraginkorragoa egitera bultzatu behar gaitu. Nafarroa 40.000 lagabeko kopurura iristen ari da eta orain arteko diagnosiak eta aterapideak zaharkituak gelditu dira. Arlo horretan ipini behar du geure lehen mailako kezka eta ardura.


 


                           Elkarbizitzak gure artean dauzkan gabezia gainditzea da Nafarroako Legebiltzar honen eta bertako partaide garenon lehen erantzunkizun demokratikoa. Indarkeriak eta bazterketak Nafarroako gizartean dirauten bitartean, gizarte mailan eta legearen aurrean denok eskubideetan berdinak ez garen bitartean, parlamentu honetan gizarte osoaren eta guztiaren  ordezkaritza ez dagoen bitartean, ez gara oraindik demokrazia heldu eta ondua eta horrela aitortzen dugu.


 


                             Deitoragarriagoa da ordea, oraindik elkarrizketa politikoari baldintzak, oztopoak, trabak edo aitzakiak ipintzen dizkionik izatea Nafarroako politikagintzan. Tamalgarria eta  barregarria da demokraziaren ikuspegitik XXI mendean   elkarrizketa politikoa murrizten saiatzea. Mendiari ezin izan zaizkio inoiz ateak ipini; gaur egun eta interneteri ezin zaizkio mugak ezarri. Izan ere, Nafarroan demokraziak bide asko dauzka oraindik urratu beharrekoak. 


 


 


 


 


                       Parlamentu Forala deitutako hark ere bazeuzkan jakina, bere gabezia demokratikoak lehen aldiz 1.979-ko Apirilak 13an bildu eta eraiki zenean. Lehena, Parlamentu Foralaren jatorri eta oinarri jurídiko-politikoa eta hauteskunde deiera Martin Villa ministro neo-frankistaren 1979ko Urtarrilak 26ko Errege Dekretu batez egin izana. Beraz, ez zen gertatu zehazki, kendutako edo galdutako eskubide historikoen berreskuraketarik; ez zen gauzatu egiazko erreintegrazio foralik, garai hartan, orain dela 30 urte, erabili ohi zen hitzak errepikatuz. Esaera haiekin izan ere, historian zehar Nafarroak eutsitako aldarrikapenak gogoratu nahi izaten ziren, adibidez Sagaseta de Ilurdoz, Nafarroako Gorte Estalmentaletako azken sindikoak, Zentralismoak atzerrira bizitza osorako zigortu zuenak  irudikatzen duenaren antzo. 


 


             Parlamentu Foralari ordea, bere bigarren gabezia garrantzitsua jarduera politikotik datorkio.  Izan ere, erakundetze edo instituzio berrien eraikitze arloan hartutako bi erabaki nagusiak bete gabe gelditu bitziren neurri handi batean.  Erabaki haiek Nafarroako status autonomikoari buruzkoak izan ziren:


-         Bat, Foruen edo Nafarroako eskubide historikoen  berreskurapenari edo hobekuntzari buruzko oinarriak.


-         Bigarren erabakia berriz, erakundetzeko arlo berdinean Euskarari zegokiona zen, nafar guztion ondare eta lurralde osoan hizkuntza ko-ofizialaren maila aitortu behar zitzaiola Parlamentu Foralak erabaki zuenekoa. Baina bigarren oinarri hau, nahiz eta gehiengo osoz onartua gertatu – parlamentari abertzaleen, sozialisten eta ezkerreko edo aurrerakoi guztien bozkekin- ez zen Amenjoamrenduan bete. Eta ez zedin bete, oraindik argitu gabeak dauden trikimailu politikoak erabili ziren. Oinarri demokratiko hark bete gabe dirau.


 


 


       Oldozpen labur bezala ezin gogoratu gabe utzi ikuspegi demokratiko batetik eskubide historikoek edo foruek eduki lezaketen gaurkotze demokratiko bakarra erabaki ahalmena dela.


 


 


                           Hogeitamar urte igaro dira eta Parlamentu Foral deitutako hartatik sortutako Hobekunta edo Amejoramendua, zehazki Nafarroako Autonomia Estatutua dena, zaharkitua gelditu da alor askotan. Geroztik gertakizun eraginkor asko gauzatu dira, besteak beste, Europar Batasuneko sarrera, Estaduarekiko izan ditugun gora-behera eta arazo guztiak eta orain, azkenaldi honetan krisialdi ekonomiko estrukturalaren eragin izugarria.  Nafarroako autonomia Estatutuak aldaketa sakonak behar ditu. Aldaketa horiek ez dira soilik bere jatorrizko muga edo gabeziengatik, baizik batez ere herritarrek dituzten eta ditugun arazo eta premia handiei hobeki erantzun ahal izateko.


 


                       Ospakizunak baino gehiago Nafarroako herriak eta herritarrek aterapideak eta lana aldarrikatzen dizkigute. Nafarrek nahi dutena da politikariok arazoak konpontzea, politikariok elkarrekin hitzegin eztabaidatu eta aterapideak adosteko gai izatea. Herritarrek nahi dutena eta politikarioi aldarrikatzen digutena da ustelkeria errotik ezabatzea eta gizarteko behartsuenak men egin eta aintzat hartzea.


 


             Izan ere, Nafarroako herritarrek ospakizun hauek baino askoz ere gehiago behar dute eta aldarrikatzen dute sakontze demokratikoa, berdintasun soziala, bakea eta salbuespenik gabeko elkarrizketa politikoa. XXI mendean ez dago elkarrizketa politikoari ateak ixterik, ez da garaile gertatuko luzarora Nafarroako aniztasunari trabak ipintzea. Atzerakoia eta kaltegarria dogmatismoa eta bezterketa dira.


 


              Biharko Nafarroan arraza, hizkuntza, iritzi, erlijio eta joera ezberdin guztietako jendeak daukagu tokia.  Berdintasunean, bakean eta askatasunean. Inolako bazterketarik gabe. Horregatik gehiena nozitu dutenetaz ez gaitezke inoiz ahaz. Nozitu eta nozitzen dutenak baitira eta izanen gizartearen etorzikunaren lekuko eta berme.