Nafarroa Baik Asun Compains proposatu du Nafarroako Kontseiluko kide izateko
(2009/Maiatza/16)
   
 

Nafarroa Bai talde parlamentarioak Asun Compains abokatua proposatu du Nafarroako Kontseiluko kide izateko. Kontsulta organo garrantzitsuena da Kontseilua. Patxi Zabaleta koalizioko bozeramaileak esan duenez, prestigio handia duen jurista delako eta genero berdintasunean lorpen garrantzitsuak izan dituelako proposatu dugu”.



Zabaletak azpimarratu duenez, “Nafarroako Kontseiluan emakumerik ez izatea ezin dugu ulertu, eta Nafarroa Bairentzat, kontseilu honek zein bestelako organo publiko guztiek emakumeak izan behar dituzte, are gehiago kontuan hartzen badugu zein emakume jurista on ditugun Nafarroan, Asun Compains bezalakoak”.

Era berean, Nafarroa Baiko bozeramaileak adierazi du Asun Compainsek ez duela bateragarritasun arazorik administrazioarekin lotutako gaiekin, “beste hautagaiak ez bezala, Nafarroako Kontseiluko aholkulari nagusia bera delako”.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Parlamentuari egindako proposamenarekin Nafarroa Baik bateraezintasunaren zaintza esklusiboan beste urrats bat eman nahi izan du, eta, aldi berean, genero berdintasunean eta elkarbizitzaren ikuspegi aurrerakoiean.