Zabaletak UPN eta Sanzi leporatu die herritarren interesekin baino arduratuago daudela barne eztabaidekin
(2009/Uztaila/28)
   
 

Zabaletak adierazi duenez, "albo-erkidegoetan jaialdi eta kultura erakustaldi handiak egiten diren bitartean, UPN, Sanz eta Barcina barne arazoak konpontzen dabiltza. Gainera, Euskal Herriaren inguruan duten beldur eta ezezagutzarekin euren lotsak ezkutatzen saiatzen ari dira".


Koalizioaren bozeramaileak esan du "egoera ekonomiko eta soziala hain larria izanik, herritarrek dituzten arazoak hainbeste izanik, eta gizarte zerbitzuen funtzionamendua gero eta eskasagoa izanik, horretaz guztiaz arduratzea dagokie ardura politikoa dituztenei eta ez transfugismoaz eta bestelakoez aritzea Nafarroako gobernu burua ari den moduan".


Zentzu horretan, NaBairen bozeramailearen iritziz, "espektakulu lotsagarria" ematen ari dira. "Arduragabekeria handia iruditzen zaigu, eta Nafarroan agorturik dagoen gobernua dugunaren erakusgarri da, PSNren laguntzarekin, eta horren ardura hartu beharko luke".