Jimenezek gogoratu duenez, “asko dira antzekoak gertatu direnak, eta gure ibaiak behin eta berriz erasoak jasaten dituzten, eta zaila egiten zaie aurretik zuten egoera berreskuratzea, laster beste eraso bati aurre egin behar izaten dietelako. Ultzama edota Erro ibaietan izan ziren isurketak (milaka karramarro hilda agertu ziren) argitzeke ditu oraindik Nafarroako Gobernuko Ingurumen departamentuak”.
Era berean, Nafarroa Baiko parlamentariak gogoratu du Arga ibaian izan diren isurketak ere ez direla argitu oraindik.
Txentxo Jimenezek azaldu duenez, “Nafarroako Gobernuko departamenduaren aurreikuspen eta gogo faltak gure ibaietako uraren kalitatea eta emariaren inguruan azterketak egiteko, horren guztiaren atzean dago”.
Jimenezen aburuz, “isurketen inguruan dagoen lasaitasunak eta irmotasun gabeziak eragiten du enpresek erabakitzen dutela substantziak isurtzea gure ibaietara, aurretik inolako tratamendurik egin gabe”.
“Nafarroako Parlamentuan ahaleginak egin ditugu Begońa Sanzberro kontseilariak azal zezan zeintzuk izan diren departamentuak egindako azterketen ondorioak edota isurketen ondorioz ezarritako zigorrak edo neurri zuzentzaileak. Kontseilariak ez dio gaiari heldu nahi izan, isurketak egin dituzten enpresak babestu ditu eta oztopoak jarri ditu zigorrak bere osotasunean ezartzeko”.