Maiorga Ramirezek PSNri NAFARROA BAIk indarkeriaren aurka daudan jarreraren inguruan zalantzak sortzeari uztea esijitu dio
(2009/Abuztua/12)
   
 

Nafarroa Baiko bozeramaile Maiorga Ramirezek PSN-ri NAFARROA BAIk indarkeriaren aurka daukan jarreraren inguruan zalantzak sortzeari uztea esijitu dio, eta “Nafarroa Baik bere sorreratik edozein motatako indarkeria gogor gaitzesten duela” gogoratu dio. “Oinarrizko premisa hau beti errespetatu izan dugu, atentatu guztiak gaitzetsiz”, azpimarratu du.


Maiorga Ramirezen aburuz, “UPNk eta PSNk Nafarroa Bairen kontra jotzeko edozein estratejia erabiltzen dute koalizioa dinamitatzeko eta nafar gizartearen baitan hazitzeko dauzkan aukerak mozteko amankomuneko helburu horretan. Hala jakinarazten du UPNko presidenta Yolanda Barcinak gogorarazten dionean bere gobernu sozioari bi alderdien helburu nagusia euskal abertzaletasuna Gobernura ez iristea dela”.


Nafarroa Baiko bozeramaileak PSNko idazkari nagusiari Roberto Jimenezi galdera itzuli dio, “ea Barcina andereak dioen bezala, Alderdi Sozialistak eskuinak bezala, Nafarroa Bai erakundeetako boteretik baztertzeko helburu nagusitzat ote duen argitzeko” eskatuz.


“Eskenatoki horretan – jarraitu du koalizioko bozeramaileak – bi alderdi hoiek elikatutako polemikak zentzu gaiztoagoa dauka oraindik. Nafarroan Nafarroa Bai alternatiba politiko bezala deuseztea UPN eta PSN-ren nahien muina bihurtu da, eta horretarako bi alderdi hauek oinarrizko etika bihurritzen dute, indarkeria gaitzesterakoan erakundeetan ematen zen adostasuna apurtuz”.


Hala eta guztiz ere, Nafarroa Baiko bozeramailea bi alderdi hauen salaketei erantzun eman nahi izan die, Nafarroa Bairen zuzedaritza eta erabakitzeko organo gorena den Batzorde Iraunkorrak bere garaian onartu zuen jarrera ezagutzera emanez, hala nola ezaugarri hauetako akordio bat adostera eraman zuen arrazoia.


NAFARROA BAI INDARKERIAREN AURREAN


AKORDIOAREN ARRAZOIA.- Nafarroa Baik indarkeriaren ondorioz gure gizartean sortzen diren egoeratan, bere pronuntziamendua zuzenduko duten oinarrizko printzipioak finkatzea eta zehaztea adostu du. 


Printzipio orokorrak eta oinarrizkoak dira beraz beti baliozkoak dira, eta bere posizionamendu etikoa, politikoa eta soziala suposatzen dute. Printzipio hauek ezar daitezke berdin nork eragiten duen indarkeria, zein ETA zein beste edozein pertsona edo entitate.


Printzipio hauek finkatzeko eta momentu egokian ezagutzera emateko akordioaren arrazoia indarkeria jarrera alderdikoiak defendatzeko edo abantail politikoak lortzeko politikoki eta propagandistikoki ez erabiltzea da, Nafarroa Baik hau ezetsi egiten baitu.


 



  1. Indarkeria GAITZETSI ETA ZENTSURATU egiten du. Helburu politikoak lortzeko indarkeriaren erabilpenarako edozein justifikazio ukatu. 
  2. Biktimei gure ELKARTASUNA adierazi, baita euren familiartekoei, zein inguru sozial, politiko eta instituzionalei. Nafarroa Baik biktima guztiei bere elkartasuna adierazten die beti.
  3. Giza – eskubideen defentsa adierazi, justizian aktuatzeko bide eta baldintza delarik, salbuespenik gabe.
  4. Delitua eta injustiziaren atzetik joatea eta deuseztea dagokien instituzio eta arduradun publikoekin lan egiteko borondatea eta konpromezua adieraztea, beti ere giza eskubideeak errespetatuk eta betez.
  5. Bazterketarik gabeko elkarrizketa politikoa eta soziala arazoen, kontenziosoen eta aurkaketa sozial eta politikoen garapenerako funtsezko bide demokratikoa dela adierazi. Elkarrizketa hau soilik erakundei eta gizartea ordezkatzen duten indar politikoei dagokie.