Zabaletak Sayasi koherentzia eskatu dio bere erabakiarekin, Barcinaren dimisioa eskatu dezala iradokitzen diolarik
(2009/Abuztua/21)
   
 

Nafarroa Bairen bozeramale Patxi Zabaletak Sergio Sayasi eskatu dio emandako hitza bete dezala eta koherenteki UPNko presidente eta Iruñako alkate Yolanda Barcinaren dimisioa eskatu dezala. Sayas UPNko antolaketa arduraduna da eta Zabaletaren eskaria, Sayasek Lasaren dimisioa eskatu izanaren ondorioz heldu da. “Barcinak ere bi aldiz osoko bilkurak hartutako erabakiak ez ditu bete”, gogoratu du Zabaletak.



“Erridikulu hutsa egiten ari da Sayas”, adierazi du Aralarreko koordinatzaileak, “hauteskunde egunean bere burua alkate izendatu zuen eta dagoeneko zortzi aldiz iragarri du zentsura mozioa aurkeztuko duela. Oraindik, ordea, ez du bat bera ere gauzatu”. Zabaletak esan duenez, “Nafarro baik ez die zentsura mozioei beldurrik”.


 


Bestalde, Nafarroa Baiko bozeramaleak Xabi Lasa Berriozarko alkatearen lana goraipatu du, “UPNk egiten duen presioaren aurrean, NaBai inoiz baino sendoagoa dago Berriozarren”. “Nabaria da PSN eta UPN urduri daudela, laster udalak burututako zenbait proiektu gauzatuko direlako”, esa ndu Zabaletak.


 


Lasaren dimisio escariaren harira, Patxi Zabaletak Sayasi eskatu dio “koherenteki jokatu dezala eta Barcinaren dimisioa eskatu dezala”, izan ere, “bera da osoko bilkurak esaten duena betetzen ez duen  Nafarroako alkate bacará.” Horixe bera gertatuko da –gogoratu du- Iruñako Polizia Munizipala kargutik kentzen ez badu”.