|
Jimenezek ohartarazi duenez, “lanpostu horien galera, ia 90, arrazoi gabekoa da beste behin, eta erabiltzen duten argudioa krisi ekonomikoarena da. Izan ere, itxi nahi duten planta taldeko errentagarriena da. Begi bistakoa da birgaitzeak eta deslokalizazioak egiteko edo mozkin industrialak handitzeko erabiltzen ari direla krisia”.
Nafarroa Bai taldeko parlamentariak esan duenez, “Nafarroa Baik exijitzen dio Nafarroako Gobernuko Industria Departamenduari ez dezala ERErik onartu langileen kaleratzeren bat ekartzen badu aldez aurretik langileekin adosturik ez badago. Krisiaren arropekin mozorrotuta dauden eta atzean errentagarritasun handiagoa ezkutatzen duten ERErik ezin dugu onartu”.
“Nafarroako Gobernuak eta lan ikuskaritzak hasieratik jakin behar zuten egoera horiek topatzen, eta horretarako, alde guztien arteko akordioa egon behar izatea bezalako neurriak ezarri behar zituzten, argi geratu denez, langileak beraiek dira krisiak eragindako produkzio jaitsiera gertatu dela ondoen ezagutu dutenak eta horren aurrean zentzuzko jarrera agertu dutenak”, azpimarratu du Jimenezek.
|