Nafarroa Baik bere egiten ditu Amnesty Internationalen aldarrikapenak, eta inkomunikazioarekin bukatzea eskatu du
(2009/Iraila/15)
   
 

Paula Kasares Nafarroa Baiko parlamentariak bere kezka azaldu du Amnesty International erakundeak egindako txostenaren ondorioen ingurua. Txosten horretan salatzen da Espainiako estatuak preso dauden pertsonei inkomunikazio egoera ezartzea, eta horrekin bukatzeko eskatzen da.



Nafarroa Baiko parlamentariak gogoratu duenez, “Nafarroako Parlamentuan bi aldiz eskatu dugu Amnesty International-en konparezentzia gai honi buruz hitz egiteko, baina zoritxarrez, UPNk, PSNk eta CDNk nahiago dute era honetako salaketak isilean geratzea”.

Nafarroa Baik bat egiten du Amnesty Internationalek inkomunikazioarekin bukatzeko eta polizia-etxe guztietan bideo eta audio grabazioak egiteko ptrokoloa ezartzeko egin duen eskaerarekin.