|
Osasun Batzordeko Nafarroa Baiko bozeramaile Asun Fernandez de Garaialdek gaur goizean azaldu duenez, “aurreko igandean Goizuetan gertatutakoa ez da berria eta Nafarroa Bai ez du ezustean harrapatu. Joan den azaroan, eskualdeko larrialdietarako zerbitzua kendu zenean, Nafarroa Baik kontseilariaren agerraldia eskatu zuen”.
Fernandez de Garaialdek gogora ekarri duenez, “orduan, eta Departamentuak zeintzuk neurri hartu behar zituen galderari erantzutean, Kutzek esan zuen Goizuetako eta Leitzako sendagileei telekomunikaziorako gailu batzuk eman behar zizkietela euren artean hobeto komunikatzeko, heliesparru bat egin zutela eta Osakidetzarekin ere hitz egina zutela, behar izanez gero EAEko anbulantziak mugitzeko edo ospitaletan ingresoak egiteko.
“Gure harridura azaldu behar dugu, orain jakin dugulako inguruan larrialdiei aurre egiteko beste profesional baten kontratazioa Osakidetzari dagokiolako. Eta Nafarroa Baitik gure buruari galdetzen diogu ea noiz aztertu den beste profesional bat kontratazea”, esan du Fernandez de Garaialdek.
Era berean, gogoratu du kontseilariak bere agerraldian esan zuela Leitza eta Goizueta artean 19.8 kilometro zeudela eta larrialdi kasu guztiak ondo landu direla, berriz diot, modu egokian”.
|