Nafarroa Baik lasaitasuna eta Nafarroako Gobernuko presidentearen dinamika berean ez erortzeko eskatu dio PSNri
(2009/Urria/1)
   
 

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak gaur goizean ohartarazi duenez, “ez da komeni PSNk Nafarroan dagoen haserre giroa handitzeko ahaleginik egitea. PSNk ez luke babestu beharko bere barne arazoak, haustura eta arazoak kudeatzeko daukan ezintasuna ezkutatzeko UPNk eta bere gobernuak jarraitzen duten estrategia jarraitu eta babestu behar”.



Txentxo Jimenezek esan duenez, “gure erkidegoan dagoen haserre giroa UPNk eta Miguel Sanzek sortutakoa da, horrek bere alderdiari hauteskundeei begira laguntzen dion estrategia dela uste dutelako”.

“PSNk ondo daki Berriozar edo Altsasuko udaletan Nafarroa Bairen eta bere alkateen kontrako haserre giroa sustatu duela batek daki zein asmo edo interesekin, baina argi dago ez dutela egin udalaren egonkortasunari edo herritarren interesak babesteko egin. Estrategia honekin bilatzen dutena da udalak eta Nafarroako gizartea haserre giro horri begira egotea bakarrik”.

Txentxo Jimenezek PSNri eskatu dio Miguel Sanzek bere kargua hartzeko hitzaldian eta gero Roberto Jimenezek esan zutena gogoratzeko. “Bai batak eta bai besteak 2007ko hauteskundeetan agerian geratu zen Nafarroako gizarteko aniztasun politikoa eta soziala errespetatzeko eta sustatzeko borondatea agertu zuten. Hartutako konpromisoak eta Nafarroako gizarteak emandako ikasgaia azkar ahaztu dute. Nafarroako eskuina dardarka dagoenean, horri babesa ematera ez dira mugatzen, eta UPN bezala, beren jarrerak ezkutatu beharrean dabiltza, komunikabideetan ez dauden gatazkak azalduz”.

Amaitzeko, Nafarroa Baik ez du ulertzen zer esan nahi duen PSNk honek guztiak “ondorioak” izango dituela mehatxatzen duenean, baina gogoratu dio Nafarroa Bairen konpromisoak direla Nafarroako gizarteko aniztasun soziala, politikoa eta ideologikoa errespetatzea eta oinarri sozialak, aurrerakoiak eta ezkerrekoak izango dituen gobernu aldaketa sustatzea. PSNk hausnarketa sakona egin beharra dauka: agortuta dagoen eta eskuinekoa den gobernu bati babesa eman eta eutsi edo irizpide aurrerakoiak, elkartasunekoak eta eskubide guztien errespetukoa izango duen gobernu aldaketa baten alde egin”.