AITOR ETXARRIK (NABAI) NAFARROAKO GOBERNUARI GALDETU DIO “NEKAZAL SEKTOREA JASATEN ARI DEN HIPERMERKATUEN PREZIO GERRAREN INGURUAN”
(2009/Iraila/25)
   
 

Nafarroa Baiko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko bozeramailea den Aitor Etxarrik Nafarroako Gobernuari galdetu dio “hipermerkatuen prezio gerrari buruz, honek nekazal sektorean dituen ondorio larriak ikusirik”. “Abeltzain eta nekazariek salatu dute banatzaileek bere lanengatik ordaintzen diren prezioak murriztu dituztela, beren etekin propioa mantentzeko. Nekazari eta abeltzainei produkzio kosteen azpitik ordaintzen ari zaie”, adierazi du Nafarroa Baiko parlamentariak.


 


Aitor Etxarrik gogoratu du “kezkagarria dela produkzio prezioen eta kontsumitzaileek ordaintzen dituzten prezioen artean dagoen diferentzia”, eta arreta jarri du “prozesuan parte hartzen duten banatzaile zerrenda luzearen aurrean, batzuetan prezioak puzten dituztelarik ahalik eta etekin handiena lortzeko”.


 


Era berean, Aitor Etxarrik Nafarroako Gobernuari galdetu dio “zer egingo duen jatorrizko prezioen eta helburuko prezioen arteko tartea gehiago ez hazteko; eta nekazarien produktuen jatorrizko prezioak produkzio kosteak baino txikiagoak ez izateko”.