AITOR ETXARRIK (NABAI) NAFARROAKO GOBERNUARI GALDETU DIO “A-15 AUTOBIAKO OBREN ATZERAPENAREN INGURUAN”
(2009/Urria/9)
   
 

Nafarroa Baiko parlamentaria den Aitor Etxarrik Nafarroako Gobernuari zuzendutako galdera idatzi bat aurkeztu du, A-15 Autobian, bi ahizpen zonaldean, egiten ari diren obren atzerapenaren inguruan, zehazki 114 puntu kilometrikoan.


 


Aitor Etxarrik salatu nahi du era honetan “Nafarroako Gobernuak, eta zehazki Laura Alba kontseilariak, ez direla obren epeak betetzen ari, zenbait kasuetan hasiera momentuan, eta bestetan amaitzeko garaian”. Eta adibide gisa “N-121-A, Irurita-Elizondo-Elbete sahiesbide berria, N-137, N-140 eta A-21 Pirineoko Autobia jarri ditu”.


 

A-15eko 114 puntu kilometrikoari dagokionez Aitor Etxarrik bigarren aldiz, lehenengoan ez baitzuen erantzunik jaso, galdetu dio Kontseilariari “zergatik abuztuaren azken egunetan ez zen aktibitaterik egon obretan”, eta “zergatik ez diren oraindik obrak amaitu, 2009ko irailean bukaera epea zehaztua bazegoen ere”.