NAFARROA BAIk antolatua, hitzaldi-mahaingurua eskainiko du bihar Malalai Joya, Afganistaneko parlamentariak
(2009/Urria/15)
   
 
NAFARROA BAIk Malalai Joya gonbidatu du, mundu mailan emakumezkoen eskubideen defentsan eredu izateagatik. Joyak Afganistango Parlamentuan bizi duen bere esperientziaren berri emanen du, oso bereziki azalduz emakumezkoek bere herrialdean bizi duten egoera, dituzten eskubidea keta eskubide-ezak. Parlamentari hau lautan saiatu dira akabatzen; heriotza mehatxuak hamaika bider jaso ditu; Parlamentuan bertan ere maiz iraina keta erasoak, baita kolpeak ere, jasan behar izaten ditu.

2007an Malalai Joya Afganistango Parlamentutik kanporatu zuten, beste hainbat kontu askoren artean, kriminalak eta gerlako jaunak deritzonen presentzia bertan salatu izan zuelako.

NAFARROA BAIk komunikabideekin gosaria eskainiko du bihar, kazetariek Joya anderearekin egon daitezen, euren galderak egin diezaioten. Jarraian, Afganistango parlamentariak Nafarroako Parlamentua bisitatuko du eta bertan, NAFARROA BAIko Nekane Perez parlamentariak eskatutako Nazioarteko Bizikidetza eta Elkartasuna batzordearen aparteko bileran hartuko du parte.