|
Perezek gogoratu duenez, “Human Rights Watch, Amnesti International, Intolerantziaren Kontrako Mugimendua eta Sos Arrazakeria bezalako erakundeek hainbat txosten kezkagarri argitaratu dituzte zeintzuetan jasotzen den azken urteotan etorkinen kontrako tratu txarrak gero eta gehiago direla polizien aldetik”. Koalizioko parlamentariak ohartarazi du horrelako jokabideak “polizia guztietan” gertatzen direla.
Gaur aurkeztu den ekimenean Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio jarduera protokolo espezifikoak zehazteko, polizia agenteek eragindako tratu txarren salaketak daudenerako. Protokolo horien bitartez azkar eta modu independentean,inpartzialean eta osoan ikertu ahal izango da salaketa, Nazio batuen Erakundeak jasotzen duen bezala.
“2009ko ekainean, Sos Arrazakeriak bere urteroko txostena aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuko erakundeen arteko batzordean, eta bertan bere kezka azaltzen zuen salaketa kopurua eta horien larritasuna areagotzen ari direlako”, esan du Perezek.
Nafarroa Baiko parlamentariaren ustean, “immigrazioaren gaia politikoki erabilgarria da irabazi elektoralak eskuratzeko asmoarekin. Immigrazioa eta delitua gehiegitan nahasten dira, eta horrek dakar gizarteak delituarekin lotzea immigrazioa, eta horrek aukera ematen du diskriminazio egoerak gertatzeko”.
“Prebentzio jarrera bat hartu behar dugu, baina hori ez da akusazio edo konfiantza falta bezala hartu behar; pertsona guztiek giza eskubide guztiak bermatuta izatea da lortu behar duguna, administrazioarekiko daukan egoera edozein dela ere”.
Koalizioko parlamentariak azpimarratu duenez, “tortura eta bestelako tratu txarrak gertatzen direla ukatzea ez da ona inorentzat, errealitatearen aurrean begiak ixteak ez duelako esan nahi errealitatea aldatzen dela, eta gure ardura da tratu txarrak edota torturak ez gertatzea eta hori horrela izateko prebentzio neurriak ezartzea”. |