Nafarroa Baik Javier Torrensen agerraldia eskatu du Parlamentuan, Iruñerriko garraio publikoaren egoera zein den azal dezan
(2009/Urria/27)
   
 

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak Javier Torrens Iruñerriko Garraio Mankomunitateko presidentea Parlamentuko Herri Lan eta Garraio Batzordean agertzea eskatu du, eskualdeko garraio publikoaren garapenaren eta zerbitzuaren prestazioaren inguruko azalpenak eman ditzan.



Txentxo Jimenezek ohartarazi duenez, “duela gutxi, eskualdeko garraio publikoaren prestaziorako lehiaketa egin da, eta zerbitzua orain arte zerbitzua ematen ez zuen enpresa berri bati eman zaio”. Zentzu horretan, lehiaketaren inguruko eta zerbitzuaren lagapenaren inguruko xehetasunak eskatu ditu Nafarroa Baik. Era berean, etorkizunera begira eskualdeko garraio publikoaren garapenean zeintzuk aurreikuspen dituen azaltzeko eskatu dio Nafarroa Baik Mankomunitateko presidenteari: bidari kopuruaren aurreikuspena edota etorkizuneko prezio edo salneurri politika.


Txentxo Jimenezek gogoratu duenez, “Nafarroako Gobernuak garraio publiko horren defizitaren zati bat bere gain hartzen du, eta Nafarroako hurrengo aurrekontuak prestatu ahal izateko, jakin beharrekoa da zerbitzu hori ondo eskaini ahal izateko dauden beharrak zeintzuk diren jakitea”.