Galdera irailaren hasieran erregistratu zen, baina gaur egun pil-pilean dagoen gaia da, Diputatuen Kongresuan Legea eztabaidatzen ari direlako eta Erkidegoaren Egoeraren gaineko Eztabaidan Nafarroako presidenteak berak Osasun kontseilariak egindako adierazpenak errepikatu zituelako.
Hari horretara, Fernandez de Garaialdek jakin nahi du Nafarroako Gobernuak legea bete gabe jarraitu behar duen eta Nafarroako herritarren beharrei erantzun gabe jarraitu behar ote duen. “UPNren Gobernua ez dago gizarteak eskatzen dizkion beharrei erantzuten eta bere alderdi eta ideologia ultraeskuindarra ezartzen du, legeek esaten dutenaren gainetik”.
Amaitzeko, Asun Fernandez de Garaialdek adierazi duenez, “kontseilariaren azalpenen zain geratuko gara, eta hortik aurrera, neurriak hartuko ditugu, haurdunaldiaren borondatezko etetea Nafarroako osasun publikoan ere ezarri ahal izateko”.