NAFARROA BAIK USTE DU 2010ERAKO NAFARROAKO GOBERNUAK NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKORAKO AURREIKUSI DUEN AURREKONTUAK HEZKUNTZA SISTEMAREN KALITATEAREN KONTRA EGITEN DUELA”
(2009/Urria/30)
   
 

María Luisa Mangadok, Nafarroa Baiko bozeramailea Parlamentuko Hezkuntza Batzordean, adierazi du “onartezina dela Nafarroako Unibertsitate Publikorako Nafarroako Gobernuak aurreikusi duen aurrekontua” Horregatik azaldu du “beharrezkoak diren ekimen parlamentario guztiak” martxan jarriko dituztela, “Nafarroako Unibertsitate Publikoak merezi duen aurrekontua izan dezan”.


 


“Pasa den urtean UPN, PSN eta CDNek onartu zituzten aurrekontuen ondorioz Nafarroako Unibertsitate Publikoa egoera ekonomiako zail baten murgildu zen, eta hezkuntza erakunde honek zuen geldikina 2009an erabiltzera behartua ikusi da. Honi gehitzen badiogu Nafarroako Gobernuak 2010erako 56,8 milio eman nahi dizkiola aurrekontu moduan, Nafarroako Unibertsitate Publikoakak bere kudeaketa egokirako gutxienez 64,9 miloi behar baditu ere, egoera larriagotu egiten da”, adierazi du María Luisa Mangadok.


 


“Onartezina da Nafarroako Unibertsitate Publikorako aurrekontuak murrizten ibiltzea krisi egoera honetan non Nafarroako Gobernuak ikerkuntza, garapena eta hezkuntza bultzatu beharko lituzkeen, hauek Nafarroarako erantsitako balioa izateko. Gainera gogoratu behar dugu Nafarroako Unibertsitate Publikoa Europako hezkuntza eredu berrira moldatzen ari dela, honek inbertsio ekonomikoa eta lan handiagoa eskatzen duelarik”, azpimarratu du María Luisa Mangadok.