Nafarroa Baiko Landa Garapen eta Ingurumeneko bozeramailea den Aitor Etxarrik 400kV linearen kontra dauden Lizarrako Zonaldeko alkateei bere babesa adierazi die, eta azaldu du “koalizioa proiektu honen kontra datorren azaroaren 28an ospatuko den manifestaziora atxikitzen dela”.
Goi-tentsioko lineak zonaldeko ingurumenean eta landa garapenean izan ditzakeen ondorio larrien aurrean bere kezka adierazi du Aitor Etxarrik. Ingurumenean sor daitezkeen arazoen artean azpimarratu du: “Proiektu honek babestutako gune naturaletan ondorioak izan ditzake, adibidez eta besteak beste Interes Komunitarioko Lekuetan”.
“Nekazaritzari dagokionez posiblea da proiektu honek ondorioak izatea Nafarroako eta Errioxako Jatorrizko Deiturako ardorako mahastietan”.
Bestalde Aitor Etxarrik adierazi du “UPN, PSN eta CDNren jarrera onartezina dela, Nafarroa Baik eskatu zuen bezala, alkate hauei Parlamentuan gaiaren inguruko bere jarrera azaltzea ukatu baitzieten”. |