|
Koalizioko ekonomia bozeramailea den Maiorga Ramirezek adierazi du “2010 urterako UPNk prestatu dituen Nafarroako Aurrekontuek eremu politikotik, instituzionaletik eta sindikaletik jasaten ari diren erantzun sozial kritiko ikaragarriak, behartu behar dute PSN norabide politikoa aldatzera, bere itunak berbideratzera eta Nafarroako eskuinaren ekimenei ematen dien babesa zuzentzera”.
“Datorren urterako Nafarroako Aurrekontuak gehiengo sozialaren beharretik urrun daudela esaten duten ahotsak geroz eta gehiago dira, eta esparru ezberdinetagoetatik. Eta honen aurrean PSNk bi bide jarrai ditzake: hainbeste kritika jasaten ari diren kontuak babestu edo gehiengo aurrerakoiarekin bat egin dezake”, adierazi du Nafarroa Baiko ekonomia bozeramaileak.
“Azkenean UPNren aurrekontuak aurrera ateratzen badira, PSNk erantzukizun zuzena izango du beraietan. Kontu hauek ezin dira emendakin zehatz batzuekin konpondu, birplanteaketa orokorra behar dute, Nafarroako hiritarren premiazko behar ekonomikoei benetan erantzun nahi badiete. Horregatik, ideia aurrerakoiak defendatzen ditugunok sozialak ez diren aurrekontu hauei batera erantzun behar diegu” |