Nafarroa Baik Alvaro Miranda Ekonomia Kontseilariaren agerraldia eskatu du, “jakin ahal izateko zergatik ez den 2000. urtetik Estatuari egin beharreko diru-ekarpena urtez urte egin; era honetan 2007 eta 2008 ordaindu behar izan diren atzerapenak sortuz”.
Ekonomian Nafarroa Baiko bozeramailea den Maiorga Ramirezek gogoratzen duenez “iragandako urriaren 28an, Kongresuan, Elena Salgado ministrak Nafarroa defizit altuenetakoa duen Komunitatea dela adierazi zuen; batez ere 2007 urtetik aurrera, Nafarroako Gobernuak Estatuari eman beharreko atzerapenak eguneratu dituelako”.
Maiorga Ramirezek esan duenez “azalpen honek Nafarroako Gobernuak egindako kudeaketaren inguruan kezkak sortu ditu; ez dakigu zergatik Nafarroako Gobernuak ez duen bere diru-ekarpena urtez urte eta puntualtasunez egin, hala nola zein izan den erabilitako kontabilizazio modua, azken gai honek UPNk urtez urte aurkeztu duen kontuen balantzearen inguruko zalantzak sortzen dizkigularik”. |