ESKUALDEKO EGOERA EKONOMIKOA -SAKANA-
(2010/Urtarrila/15)
   
 

ESKUALDEKO EGOERA EKONOMIKOA


 


2009 urtea egoera ekonomiko oso larri batekin amaitzen dugu Altsasun eta Sakanan. Burubelarri sartuta gauden Nazioarteko krisialdi ekonomikoa urte honetan bereziki okertu egin da Estatuan eta aditu ezberdinen ustez Europako beste leku batzuk baino askoz ere maulagoa izango da errekuperazioa eraikuntzan hain orekatuta izan den egitura ekonomiko bat izateagatik eta, bestalde, orain arte krisiari aurre egiteko aplikatu diren neurri polítikoak nahiko tamalgarriak izan direlako.  


 


Nafarroa  ere egoera honek sozialki dakarren ondorio garrantzitsuena sufritzen ari da, hau da, langabeziaren hazkuntza edo lanpostuen suntsipen azkarra. Eta Nafarroaren barruan Altsasu eta Sakanako eskualdeari bereziki jotzen ari da krisia Nafarroako Gobernuak urteetan izan duen politikaren ondorioz. Industri egitura zaharra, deslokalizazioa eta beste arrisku batzuetaz behin eta berriz ohartu zaio Gobernuari Tokiko erakundeen aldetik baina ez da egon urteetan zehar egoera honi aurre egiteko borondate sendorik. Hau dela eta, eskualdean langabeziaren igoera %100-tik gorakoa izan da 2009 eta 2008-ko hilabete ezberdinen konparazioa egiten.  


 


Urtearen lehen erdian, Altsasuko industriko langileen gehiengoa beraien lan-etorkizuna kolokan zuten enplegu-erregulaziozko espedienteen barruan bait zeuden (ARFE, Eguzkia, etab). Jarraian Recindsa-ren ixtea etorri zitzaigun Udaberrian 69 lanposturekin; Sunsundegi-ko greba eta lan istiluak eta orain dela gutxi Isphording ere itxi da 93 pertsona kaleratuz. Arazo guzti hauetan Gobernuaren interbentzioa, Toki Entitate edo langilegoaren ordezkaritzaren bidez abiaturik,  puntuala izan da eta ez oso eraginkorra. Sunsundegiren kasuan, nahiz eta interbentzio probisionala egon, etorkizuna oraindik ere ez dago batere argi.


 


Jarduerarik gabeko eraikuntzez betetako industri-desertu bat izateko arriskuan gaude. Eta guzti hau kontutan hartuta, Nafarroako Gobernuaren Berrikuntza, Enpresa eta Lan Sailarekin urte honetan egon diren bilerak nahiko dezepzionanteak izan dira. Ez da bide argi bat ikusten Altsasu eta Sakanako egoera bere osotasunez hartzeko. Ez da ikusten larritasun honen aurrean behar bezalako erantzun berezia. Ekonomia berpiztu eta enplegu eta aktibitate mailak berreskuratzeko helburuarekin beharko zen konopromezua faltan dago.    


 


Gobernuaren ekintza falta honen aurrean, Parlamentuak joan den Urrian Altsasu eta Sakanako egoerari aurre egiteko Plan berezi bat martxan jarri eta onartzeko behartu egin zion aurrekontu partida bat sortuz. Plangintza honek Tokiko erakunde, sindikatu eta eragile sozialekin batera adostasunez egin heharko lítzateke. Hala eta guztiz ere bi hilabete igaro dira eta ez da egon konpromezu hau aurrera eramateko edonolako kontaktua herri edo eskualde honen ordezkariekin Nafar Gobernuaren aldetik.


 


Guzti hori kontutan hartuta, Altsasuko Nafarroa Bai-ko Udal Taldeak mozio honen bidez Udalbatzarrari honako akordia hatzea proposatzen zaio:


 


1.       Altsasuko Udala Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko Sailburuari Tokiko erakunde, sindikatu eta eragile sozialekin berehalazko bilera bat izan dezan esijitzen dio Altsasu eta Sakanari buruz onartu beharreko Plangintzaren berri emateko.


 


2.       Nafarroako lehendakariari; Berrikuntza Sailburu den Roig Jaunari; Sakanako udal ezberdinei; Sakanako Enpresari Elkarteari; UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuei eta komunikabideei eman mozio honen berri eman.