Nafarroa Bairen ustez, Udalak Iruñean bizi diren guztiak erroldatu beharko lituzke, beraien jatorria edo egoera juridikoa aintzat hartu gabe
(2010/Urtarrila/19)
   
 
Aritz Romeo Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotziak Yolanda Barcina alkateari erantzun dio, eta esan duenez, “pertsona guztiok eskubide berak izan beharko genituzke, eta Barcinak Barne Ministerioari egindako eskaera txarresten dugu, legez kanpoko deitzen dituzten etorkinen kontra egiteko eskatu dielako”.

Romeok gogoratu duenez, “pertsonek ez dute legez kanpo izaera edo izena izan behar pertsona guztiak berdinak izan behar garelako eta botere publikoak behartuta daudelako eskubide berdintasun hori gauzatzera. Definizioz pertsona guztiak berdinak gara, eta eskubide eta betebehar berak izan behar ditugu, non jaio garen kontuan izan gabe, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak jasotzen duenarekin bat eginez”. Zentzu horretan, Nafarroa Baiko zinegotziak ohartarazi duenez, “ legez kanpoko immigrazioaren kontra egin dezakegun ekintza onena egoera horretan dauden pertsonak erregularizatzea da”.

“Pertsona orok izan beharko genuke mugitzeko askatasuna, gure eskubidea delako”, azpimarratu du Aritz Romeok. Etorkinen erroldatzearen inguruan zabaldu den eztabaidari buruz Romeok esan du “kezkagarria” dela horrelako eztabaida bat krisi ekonomiko garaian sortzea. “Egoera ekonomikoa ona zenean, eztabaida hori sustatzen ari direnei burutik ere ez zitzaien pasatzen horrelakorik proposatzea, langile merkeak behar zituztelako, adibidez, eraikuntzaren sektorea aurrera ateratzeko. Eta orain, pertsona horiek berak gutxieneko zerbitzu gabe utzi nahi dituzte ehunka milaka pertsona, erroldatu gabe utzi nahi dituztelako”.

Horregatik guztiagatik, Nafarroa Baiko zinegotziak esan du erakundeek, eta kasu honetan, Iruñeko Udalak, pertsona etorkinak erroldatu behar dituztela, dauden egoera juridikoa kontuan izan gabe; hiri honetan bizi eta lan egiten dutenak, Iruñean bizi eta langabezian daudenak bezala, beren azaleko kolorea edo jatorria kontuan izan gabe, beste edozein bezain iruñearrak direlako. Eta Udalak horrela hartu behar ditu, eta erroldatu eta hiritar bezala hartzeaz gainera, beraien gizarteratzean lagundu behar die ikuspuntu sozialetik edota lan eta ekonomia ikuspegitik. Horretarako, gizarteratzeko parte hartze politika aktiboak ezarri behar ditu, baldintza eta eskubide berekin hartuaz, pertsona horiek gure errealitate sozialeko eta Iruñeko historia biziko kideak direlako”.