NAFARROA BAIk "euskal kurrikuluman Euskal Herria hitzaren erabileraren aurka ezarritako helegitea kentzea" eskatu dio Nafarroako Gobernuari
(2010/Urtarrila/19)
   
 

 María Luisa Mangadok gogora ekarri du Hezkuntza kontseilari den Alberto Catalanek esandakoa: 'Euskal Herria hitza zalantzazkoa da bere dimentsio guztietan, ez zaigu gustatzen'. "Beraz, Nafarroa Bairen aburuz Nafarroako Gobernuak onartu egin du hitz honen aurka joateko duen arrazoi bakarra gustatzen ez zaiola dela, eta horregatik deuseztu, ezabatu nahi du. Hori da UPNren pentsamolde bakarreko gizartearen ideia: errealitate kultural, sozial, etnografiko eta historiko jakin bat eta defendatzen duen edozein sentsibilitate politikoa desagertaraztea".


“Kuriosoa da, bere planteamenduekin bat egiten dutenean, Nafarroako Gobernuak argi eta ozen esaten du erabaki judizialak errespetatu behar direla; aldiz kasu honetan Euskal Herria hitzaren aurka bere beligerantzia osoa mantentzen du, nahiz eta epaitegiek kontzeptu hau egungo legedia errespetatzen duela dioten".


“Hainbestekoa da Nafarroako Gobernuak gure kulturarekiko sentitzen duen gorrotoa, errealitate horri edozen aipamen egiteak negalak eragiten dietela UPNko agintariei. Hiztegietan edota Enziklopedia Britanikoan bertan Euskal Herria zer den kontsultatzea gomendatzen diogu Nafarroako Gobernuari”, dio María Luisa Mangadok.



“Zalantzak dituenez, Euskaltzaindiaren definizioa jakinaraziko diot: ‘Mendeetan zehar Euskal Herria izena eman zaio, muga politiko-administratiboen gainetik, eta ezberdintasun historikoen gainetik ere, ezaugarri kultural berezi batzuk izan dituen herrialdeari. Izena euskerazko euskara + herri hitzetatik dator.


 


Hala, María Luisa Mangadok “2008an ezarritako helegitea bertan bera uztea" eskatu dio Nafarroako Gobernuari, eta "Euskal Herria izenari errespetua" eta "hain itsuki hitz honen aurka jotzeari utz diezaiola" esijitu dio, "gustatu hala ez, Nafarroa barne dagoen errealitate bat baita".